Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mikroplastikoak bilduko dituzte bihar Zarautzen

Nazioarteko Bioaniztasunaren Eguna ospatzeko, 400 ikasle baino gehiago arituko dira hondartzaren garbiketan

Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Zarautz- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Zarauzko hondartza aukeratu du Nazioarteko Bioaniztasunaren Eguna ospatzeko eta bihar, Aztertu programaren baitan, herriko 400 ikasle baino gehiago hondartzan zehar ibiliko dira mikroplastikoak biltzeko.

“Helburua da mikroplastikoek sortzen duten ingurumen arazoaz sentsibilizatzea;izan ere, mikroplastikoek itsasoaren bioaniztasunari kalte handia egiten diote”, azaldu zuen Gloria Vazquezek, Ingurumen zinegotziak, prentsaurrekoan.

Aztertuz programak garatzen duen seigarren Ekinaren Egunaizango da biharkoa eta goizeko 8.00etatik arratsaldeko 17.00ak arte udalerriko ikastetxe guztietako Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleak elkartuko dira malekoian. Gainera, karpa bat ere jarriko dute malekoian herritarrei informazioa helarazteko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902