Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EAJ: “Harriduraz hartu dugu sinaduren bilketa”

Orioko jeltzaleen arabera, parke estali batek mesedea egingo lioke herriari eta elkarlanerako prest daude

Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Orio- Jolasteko gune estali bat egitea eskatzeko Orioko guraso talde bat sinadurak biltzen ari zela argitaratu zen duela egun batzuk bailarako komunikabide batzuetan eta Orioko EAJk albiste hori “harriduraz” irakurri duela jakinarazi du prentsa ohar baten bidez. Izan ere, jeltzaleek azaldu dutenez, gaiaren inguruan partaidetza prozedura bati hasiera eman dio Udalak.

“Alkateak eta guraso hark (bakarra) elkarrizketa bat egin zuten. Gerora, bi zinegotzirekin egin zen hizketaldia, eta egindako hizketaldi horietatik bilera batetan elkartzeko geratu ziren duela hilabeteak. Zinegotziak oraindik zain daude guraso talde hura noiz agertuko. Bestalde, azpitituloak dituen letra eta hitz guztiak gezurra dira. Udalari parke estalia eskatu eta erantzunik ez dute jaso esaten dutelako”, azaldu dute.

Amaitzeko, Orioko EAJk ere herrian parke estali batek mesede egingo liokeela herritarrei uste du: “Batez ere, gure txikienei, horregatik elkarlanerako eta akordioetara iristeko prest gaude. Gure batzokiko ateak irekiak izango dituzte bilera egin eta elkarlan horretan aurrerapausoak ematen hasteko”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902