Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

La Salle ikastetxeak erakusketa-azoka egingo du asteartean

Eskolan La Salle astea ospatuko dute eta hilaren 23an beste ikastetxe batzuetako kideak izango dira Beasainen

Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

beasain- Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasle eta irakasleak La Salle astean murgilduko dira datozen egunetan. Hainbat ekitaldi egingo dituzte astean zehar, baina berezienetako bat asteartean, hilak 23, izango da. Hain zuzen, ekitaldi berezia egingo dute Beasaingo Derrigorren Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko talde guztiek. Hasteko, Bilbo, Zarautz, Donostia, Eibar, Zumarraga, Irun, Zaragoza eta Alfaro ikastetxeetako ikasleei ongi-etorria egingo diete, gonbidatuak izango baitira egun horretan. Ikasle guztiek La Salle eskoletan garatutako beren proiektuak aurkeztuko dituzte erakusketa azoka osatuz, Gernika pasealekuan. Aurtengo kurtsoan zehar garatutako proiektuak izango dira ikasleek aurkeztuko dituztenak eta inguratuko diren bisitari guztiei egindako proiektua azaltzeko asmoz, gainera, talde bakoitzak bere standa prestatuko du. Guztira, 30 bat proiektu izango dira ikusgai.

Hau guztia arratsaldean burutuko da, 15.30ean hasi eta 18.30era bitartean. Lehenengo orduan lehentasuna DBHko 1. zikloko eta LHko 3. zikloko ikasleen txanda izango da. “Helduagoak diren eta eskarmentu gehiago duten ikasleengandik ikas dezatela da gure helburua”, azaldu du Loinaz Osinalde irakasleak. Standetik standera ibiliko dira, taldeka, azalpenak jasoz eta beraien balorazioa emanez. Baina, era berean, familien eta herritar guztien bisita oso gustura hartuko dutela ere azaldu du irakasleak.

Horrez gain, ostegunean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek krosa eta merienda egingo dute eta 3. mailatik aurrerakoek jolasak eta merienda. Ostiralean, berriz, La Salle eguna ospatuko dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902