Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Inoizko festarik luzeenak izango dira Beasainen

Datorren ostiralean jaitsiko da Mari eta horrekin batera hasiko dituzte jaiak

M. Aranburu - Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Aurtengo Loinatz jaietako kartelen irabazleak, egindako lanak eskuan dituztela.

Aurtengo Loinatz jaietako kartelen irabazleak, egindako lanak eskuan dituztela.

Galería Noticia

Aurtengo Loinatz jaietako kartelen irabazleak, egindako lanak eskuan dituztela.Antolatzaile eta udal ordezkariak, festen egitarauaren aurkezpenean.

beasain- Iristear daude urteko egun handiak Beasainera. Aurtengo egitaraua dagoeneko itxita dago, eta Beasaingo Udalak jada banatu ditu herriko etxeetan, baina hala ere, aurkezpena egin dute astean zehar festen inguruko xehetasunak emateko. Inoizko festarik luzeenak ospatuko dituzte herrian, izan ere, datorren ostiralean hasi eta ekainaren 3ra arte luzatuko dira.

Hilaren 25ean, osteguna, txosna gunean txupinazo alternatiboa egingo dute, baina ofizialki, ostiralean hasiko dira aurtengo Loinatz jaiak. 18.00etan, Alkartasuna Lizeoko ikasleek irakurriko dute pregoia eta 22.30ean Mariren jaitsiera izango da eta orduan hasiko da festa.

Larunbatean protagonista danborradak izango dira. Haurrena zein helduena Ezkiaga auzotik abiatuko dira, 12.00etan eta 19.00etan, hurrenez hurren. Aurten, Pello Irizarren beste pieza berri bat estreinatuko dute. “Kantu honekin danborradako errepertorioa beteta geldituko dela uste dugu”, esan zuen Matarranzek. Berrikuntzekin jarraiki, larunbat arratsaldean I. Goitibehera jaitsiera egingo dute, hilerritik Erauskin plazaraino.

aldaketakZenbait aldaketa egongo dira aurtengo jaietan eta zenbait ordutegitan. Adibidez, igande goizean, hilak 28, heriotzarik gabeko amuarrain eta barboen arrantza lehiaketa berreskuratuko dute. Igartzan. Zinegotziaren hi-tzetan, “giro ederra sortzeko aukera” egongo da bertan. Horrez gain, Alfil elkartearen nazioarteko xake txapelketa Gernika pasealekura eramango dute eta Dantzaokea ere lehenengo igandera aurreratu dute. Bestalde, astelehenean, lagun arteko areto futboleko finalaren ondoren jokatuko dira binakako pilota txapelketako finalak Gernika pasealekuan.

Kanturik gabe ez da festarik izango, eta aurten ere kontzertu ugarik hartuko dute Beasain. Hala ere, Matarranzek aurreratu du ez dutela “burua galdu” taldeak ekartzerakoan, askotan oso garestiak izaten direlako, eta giroa une bakarrean biltzen delako herri guztian partez. Besteak beste, Makulu Ken (maia-tzak 27), Hesian (ekainak 2) eta Drindots (ekainak 3) igoko dira taula gainera.

Bestalde, kartel lehiaketako sariak ere banatu dira: 15 urtetik gorakoen lehiaketa Mikel Jimenok irabazi du;haurrena La Salleko Iker Pia, Aimar Telleria, Oier Jimenez eta Xabat Larrañagak;eta txosnetakoa, Aritz Garcia Villajosek.

“Festen antolakuntzan alderdi guztiok elkarrekin aritu gara lanean eta hori aipagarria da”, nabarmendu zuen Xabier Matarranzek, kultura zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902