Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udaltzainen lan-poltsa eratuko dute Mutrikun

Baldintzak betetzen dituzten herritarrek hilaren 28ra arte aurkez dezakete eskabide ofiziala udaletxean

Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

mutriku- Mutrikuko Udalak udaltzainen lan-poltsa eratzeko prozesua abiatu du, beti ere, agente lanpostuetan sor litezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.

Herritarrek baldintza batzuk bete behar dituzte lan-poltsa horretan izena eman ahal izateko. Horien artean, “18 urte betea izatea, eskola graduatua edota lanbide-hezkuntzako lehen maila izatea, B motako gidabaimena edukitzea edo bigarren hizkuntza eskakizunari dagokion euskara maila izatea” nabarmendu daitezke.

Interesatuek hilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dute eskabidea, “eredu ofizial normalduaren bitartez”, Mutrikuko Udaleko Erregistro Orokorrean. Hori bai, eskabidearekin batera, NAN fotokopia eta osatutako ikasketak eta euskara maila egiaztatzen duten tituluen kopiak aurkeztu behar dira.

Edonola ere, lan-poltsa honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak Udalaren mutriku.eus web gunean aurki ditzake deialdiaren oinarriak. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902