Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Estibaliz Amorrortu | deustoko irakaslea

“Euskararen erabilera areagotzea da erronka, zeren datuak kezkagarriak dira”

Amorrorturen ustez Euskadiko biztanlerian gero eta ehuneko handiagoa izango da elebiduna, beste kontu bat da euskara erabiliko ote duten normaltasunez

Paola Fernández - 2017(e)ko maiatzaren 21a, igandea - 06:13etan eguneratua

Estibaliz Amorrortu, Deustuko irakaslea.

Estibaliz Amorrortu, Deustuko irakaslea. (Iker Azurmendi)

Galería Noticia

Estibaliz Amorrortu, Deustuko irakaslea.

donostia- Udaletako Euskara zerbitzuen topaketa ospatu zen pasa den asteburuan. Udaltop jardunaldietan gai asko ikertu dira euskararen inguruan. Estibaliz Amorrortuk hiztun berrien eta hizkuntza ohituren aldaketaz hitzegin zuen bere interben-tzioan.

Zein da hiztun berrien profila?

-Hiztun berriaren profila ez dago. Guk ikerketa honetan ikusi duguna da profil asko daudela. Oro har, profil handi bi esan daiteke daudela. Batetik helduagoak direnak, 40 urtetik gora daudenen artean, oso ohikoa da euskara bigarren hizkuntza bezala ikasi izana euskaltegian, 16 urtetik aurrera. Horiek ikasi zuten apur bat trantsizio garaian, pil pil politiko horren testuinguruan. Eta bigarren profila 40 urtetik behera daudenen artean dago, euskara ikasi duten gazteena da. Baina bi profil handi horiek badaude ere ikaste prozesuari begira, gero ikusi dugu horien barruan beste profil asko daudela, errealitateak oso ezberdinak direla.

Eta gazteen inguruan ze paper eduki du hezkuntzak? Hau da, ikastetxeak.

-Gazteen kasuan ikusi duguna da profil ezberdinak daudela, batzuk ikasi dute hezkuntzaren bidez, baina baita kalean ere. Testuinguru oso euskaldunean bizi direnek kalean ere ikasi dute, ez bakarrik eskolan. Orduan kasu askotan pertsona horiek ez dira hiztun berriak. Hiztun berriak dira berez, baina euskaldun zaharrak bezala hitz egiten dute eta sentitzen dira. Beste aldetik, profil asko daude eskolan bakarrik ikasi dutenak, hau da, aukerarik ez dutenak izan interakzioz kalean, sareen bidez erabilera naturalagoa izateko eta horiek normalean testuinguru oztopotzailean bizi dira, hau da, testuinguru nahiko erdaldun batean eta zailtasun gehiago dituzte. Horientzat eskola ez da nahikoa, behar dute beste zeozer.

Herri eta hirien arteko desberdintasunak ikusten dira?

-Guk bereziki dikotomia hori ez dugu ikusi, baina argi dago gure inguruko hiriak nahiko erdaldunak direla eta biztanleriaren zati handi bat hor konzentrazten dela. Alde hori, nik uste dut, gero eta gutxiago nabaritzen dela. Kontua da testuinguru soziolinguistikoa eta sare euskaldunetan parte hartzen duten ala ez.

“Hiztun berrien kasuan, harreman hizkuntza gaztelaniaz ezarrita daukate eta oso zaila egiten zaie hori aldatzea”

Eta badaude ulertzen baina hitzegiten ez duten pertsona asko?

-Gure ikerketan galbahe bat ipini dugu eta horretatik bakarrik pasatu dira gaitasun aurreratutako hiztunak. Gure partaideen artean ez dago kasurik, hau da, euskaraz ulertu baina hitz egiteko gai ez dena. Baina horrek ez du esan nahi denek euskara asko erabiltzen dutenik. Izan ere, askok esan digute gutxi edo nahiko gutxi erabiltzen dutela eta gaitasun handikoak dira. Hori erakusten duena da gaitasunak ez duela bermatzen erabilera.

Zer esan nahi duzue hizkuntza ohituretaz hitz egiten duzuenean?

-Ohiturei buruz hitz egiten dugunean esan nahi duguna da pertsona batekin harreman hizkuntza bat ezarri duzula eta orduan ohituraz jarrai-tzen duzula harreman hizkuntza hori erabiltzen. Eta gero oso zaila egiten zaigula hori aldatzea. Hiztun berrien kasuan, bere bigarren hizkuntza euskara da, pertsona batekin bere harreman hizkuntza ezarrita daukate gaztelaniaz orduan oso zaila egiten zaie hori aldatzea.

Eta zein proposamen dituzue?

-Adibidez, euskara eskolan edo ikastolan ikasten duten umeen kasuan, hasten direnean oso gazteak dira. Hasten dira lagunak egiten, euren lehenengo harremanak egiten eta momentu horretan oraindik euskara ez dakite oso ondo eta orduan hor normalean gaztelania gailentzen da hizkuntza bakar bezala. Guk uste dugu momentu horretan hizkuntza plangintza neurri zehatzak egin beharko liratekeela errazteko ume horiek ez dezaten erabili gaztelania bakarrik harreman hezkuntza bezala. Zeren ikusi dugu harreman hizkuntza aldatzea oso zaila dela eta orduan biak badira hasieratik, nahiz eta maila orekatuan ez izan, pentsa-tzen dugu errazagoa izan daitekeela eurekin. Helduen kasuan desberdina da, zeren jabetzen dira, erabakia eurek egin dezaketelaz. Uste dugu eurekin lan egin behar dugula kon-tzientzia apur bat gehitzeko, eurek erabaki zehatzak hartu ditzaten euskara gehiago erabiltzeko, baina tresnak ere eskaini behar dizkiegu. Hizkuntza plangintzan landu daiteke.

Ze garrantzia dituzte udaletxeetatik egiten diren proposamenak?

-Oso handia, udaletan ezagutzen da hoberen herri horretako egoera zein den. Euskal Herri osoa ez da berdina eta herriak oso desberdinak dira. Orduan udaletatik, nik uste dut eragin daitekela modu oso testuinguratuan. Hau da, euren herriaren errealitatea ondo ezagututa modu eraginkorragoan egin daiteke, denontzako politika orokor bat egin ordez.

Eta etorkizuna nola ikusten duzu? gehiago hitz egingo dugu euskeraz?

-Hiztun gehiago egongo direla argi uzten dute egindako proiekzioek. Eta gainera murgiltze eredua erabat zabalduta dago, Euskadi mailan behintzat. Biztanleriaren gero eta ehuneko handiagoa izango da elebiduna, kasu honetan euskalduna. Beste kontu bat da hiztun guzti horiek erabiliko duten normaltasunez ala ez, hor dago koska. Datu kezkagarriak daude horren inguruan, zeren ikusten da azterketa kuantitatiboetan datuak bere horretan mantentzen direla eta ikerketa kualitatiboak ere erakusten digute hiztun berri eta ez berrientzako zailtasunak daudela. Erronka erabilera areagotzean dago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902