Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Larrusendo

Xabier. Euzkitze - Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

josep mintzatu da asteon, Jordi Pujol eta Marta Ferrusolaren hirugarren semea. Esan duenez, “aitaren ibilbide politikoari kalterik ez egitearren” erabaki zuten Andorrako dirua ezkutuan edukitzea. Herentzian aitonarengandik hartutako diruaz ari da. Elkarrizketan sakondu ahala, gero eta defentsa irmoagoa egin du aitaren jokamoldeez, esaldi biribil batek ihes egiteraino: “gure aitari sekula ez zaio dirua axola izan”.

Lehenbiziko euroa lapurtzea omen da zailena. Gero, apurka-apurka, azala zarakar bihurtzen hasten da, lapur txikia lapurtzar, erabateko larrusendo. Pujoldarrek larru sendoa ere herentzian hartu dute, bistan denez. Uka litekeen dena ukatzen ari dira, baita uka ez litekeena ere, elkar babesten, euren klan mafiosoaren “izen ona” zikintzen ari direnekiko haserrea erakusten. Zerbitzatu behar zituztenak, herritar katalanak, larrutu egin dituzte eta, eskuak kutxa gotorrean zituztela argazkiak atera badizkiete ere, errugabetasuna aldarrikatzen jarraitzen dute. PP alderdiak, aldiz, astero du lapur saldoa gizenduko duen elementuren bat. Ez dira garai errazak politikaren eta politikarien duintasunaren defentsa egiteko.

Jose Ignacio Zubiri jaunak, EHUko katedradun denak, hainbat neurri proposatzen ditu erakundeen diru-bilketa askoz handiagoa izan dadin. Horien artean dago Balio Erantsiaren Zergarik gabe egindako erosketak delitu kontsideratzea. Erotu zaigu Jose Ignacio. Ba ote daki zer esaten ari den? Ez ote da konturatzen kristo guztia gaizkile bihurtzen ari dela? Ez da gero txantxa. Jakina, ezin dira kasuak konparatu, gutariko inork ez du Pujolen edo Ratoren dirutzarik ostu. Ez dugu horretarako aukerarik izan. Eta eskerrak! Politikariak herritarren artetik aukeratzen ditugu eta herritarrak pertsonak gara. Ahulak eta ustelkorrak. Erabat. Tira...erabat ez agian. Ken diezaiogun %21.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902