Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Jaun andreok, argi ibili!

Garikoitz nazabal Gipuzkoako EHNEko presidentea - Domingo, 21 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Argi ibili! Hemendik aurrera ahora daramazuen elikagaia zer den eta nondik datorren ongi begiratu CETA akordioari esker (Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko merkatu librerako akordioa) antibiotikodun, anabolizantedun, hazteko hormonadun haragia, esnea edo zerealak jan baititzakezue. Hori bai, oso merke.

Baserritarron borroken eta kontsumitzaileen osasuna babesteko borroken ondorioz lortutako elikagaien segurtasunerako neurriak erabat malgutuko dira enpresa handien arteko komertzioari lehentasuna emateko. Hala ere, euskal baserritarrok orain arteko kalitate eta osasun neurri zorrotzak betetzen jarraituko dugu, nahiz eta Kanadatik etorriko diren elikagaiek prezio merkeagoa izan.

Maiatzaren 18an Espainiako Kongresuan CETA akordioa konstituzioaren kontrakoa den aztertzeko botazioa egin zen. EAJk, PPk, PSOEk, Ciudadanosek, PDeCAT-ek eta Coalición Canariak azterketa egitearen kontra eta CETA akordioaren alde eman zuten botoa. Mila esker, baserritarron produktuek eskaintzen dituzten kalitate eta osasun bermeak komun zulotik botatzeagatik. A! Ez dugu ahaztu behar, Adierazpen Geografiko Babestuei CETAk egingo dien ekarpena: Toronton egindako Tetilla gazta jateko aukera izango dugu. Hori bai, batek daki zein antibiotikorekin nahastuta.

EAJ, ez du balio EAEn lehen sektorearen alde lanean ari zaretela promozionatzea, gero benetan bertakoa indartzeko eta babesteko aukera izan eta izugarrizko eragina izango duen akordio bati argi berdea emateak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902