Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beitia martxa, bihar Zumarraga eta Urretxun

Antolatzaileek prestatu duten ibilbideak 34 kilometroko luzera eta 1.800 metroko desnibela du

Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

urretxu- Bihar Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxaren 21. edizioa egingo dute Urretxu eta Zumarragan. Aurten ere ibilbide bakarra egongo da. 34 kilometroko luzera eta 1.800 metroko desnibela izango du. Mendizaleak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 7.00etatik 7.30era bitartean.

Urretxuko parrokiara abiatuko dira eta handik, Larrea baserriko bidetik, Etxaburura joango dira. Bastanixtazabal lepotik Irimoko gurutzera joango dira. Ondoren, Trekutzetik Elosumendira igoko dira, Aizpurutxora jaitsiko dira, Oletara igoko dira, Pagotxoetatik pasako dira eta Anduzu baserritik Etxeberrira jaitsiko dira.

Kontrolak Areizaga-Kalebarren plazan (irteeran eta helmugan), Irimon, Elosumendin, Aizpurutxon eta Samiñon egongo dira.

Anoa postuei dagokienez, lau egongo dira: Trekutzen, Aizpurutxon, Pagotxoetan eta Areizaga-Kalebarren plazan.

Bestalde, kanpotik datozenek bi aparkaleku berezi edukiko dituzte: bata lizeoan eta bestea La Salle-Legazpi ikastetxean. Bezperatik etortzea erabakitzen dutenei, berriz, antolatzaileek lo egiteko tokia eskainiko diete. Antolatzaileek prestatutako tokian lo egiteko asmoa dutenek, Internet bidez izena ematean jakinarazi behar dute. Izena ez badute Internetez eman behar, 633 380 136 (Hilario) zenbakira deitu behar dute.

Martxan parte hartu nahi dutenek Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta beitia.org webgunean eman dezakete izena. 8 euro ordaindu behar dute. Egunean bertan ere eman daiteke izena, baina 10 euro ordaindu behar da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902