Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosako inmakulada, nazioartekotzen

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak Le Manseko ikasleak ekarri ditu Tolosaldean eta Goierrin praktikak egitera

Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Indar gehien hartu duen proiektua praktikalditarako ikasleen elkartrukea da

Praktikaldiak atzerrian egiteko aukera eskaintzen duen Erasmus+ programan murgilduta dago ikastola. Duela hamar urte hasi ziren ikasleak beraien praktika egonaldiak Europako herrialde desberdinetan egiten eta 2016/17 ikasturtean, gizarte eta osasun arloko zortzi ikasle aurkitzen dira Polonia, Portugal eta Italiako enpresetan beraien konpetentzia profesional eta pertsonalak garatzen.


Le Mans

Baina ikastolaren nazioartekotze proiektuaren aldeko apustua ez da ikasleak Erasmus +en parte har-tzera bultzatzera mugatzen. Duela hiru urte, Frantziako Le Mans herriko Lycée Professionnel Joseph Roussel ikastetxera bisita profesional bat egin zuen ikastolak eta iazko ikasturtean Tolosan jaso zen bertako ordezkarien bisita. Fran-tziar ikastetxe honen tamaina, ikasleen profil eta zikloen eskaintzak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren antza handia du, eta harreman aberasgarri honen ondorioz, nazioarteko proiektu interesgarriak txertatu dira ikastolako eskaintzan.

Ikastetxe arteko hezikidetza proiektuak daude programatuta, eta indar gehien hartu duen proiektua praktikalditarako ikasleen elkartrukea da. 2015/16 ikasturtean hasi ziren hiru astetako egonaldi hauek. Iaz hiru ikasle etorri ziren, eta eskuratutako konpetentzia eta balorazioarekin gustura, aurten bederatzi ikaslek eman dute izena. Ikastolak ere bigarren urtez bidaliko ditu erdi mailako ikasleak Le Mans-era.

Ikasleen familiak dira ikasle frantsesak etxean hartzen dituztenak, eta ikastolarekin hitzarmenak ditzuten enpresak ikasle hauei lan formazioa eskaintzen dienak. Tolosako Madre Maria Josefa eguneko zentroa eta Zizurkilgo Uliazpiren Fraisoro egoi-tza izan ziren lehen esperientzia izan zutenak. Aurten, bi enpresa hauez gain, Beasaingo eguneko zentroa eta Beasaingo Arangoiti egoitza izango dira ikasle frantsesak jasoko dituztenak.

Uliazpi Fundazioak positiboki baloratu zuen Fraisoron izandako esperientzia eta aurten berriz errepikatuko du. Ana Condónen hitzetan, esperientzia internazional honen bidez beste hizkuntza eta herrialde bat, bestelako ibilbide profesional eta formazioa, eta beste ohitura batzuk ezagutzeko aukera izan dute, horrela beraien ikuspegia aberastu dezaketelarik. Era berean, nazioarteko esperientzia honek, Uliazpi bezalako Gipuzkoako Gizarte Politiken zerbi-tzu eta kudeaketa ereduak atzerrian ezagutarazteko abagunea eskaintzen duela azpimarratzen dute. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902