Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jaizkibeletik militarrak joatea aldarrikatu dute

Izaera desberdinetako eskualdeko herritar talde batek mendira martxa bat antolatu du maiatzaren 28an

Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Lezo- Sentsibilitate ezberdinetako jendea biltzen duen eskualdeko herritar talde batek (memoria historikoa, mendizaletasuna, ekologia, antimilitarismoa eta beste kezka sozialak) Jaizkibel mendia desmilitarizatzeko aldarriarekin bat egin dute, eta maiatzaren 28an, igandean, 10.00etan Lezoko plazatik irtengo den ibilaldian parte hartzeko deia egin dute. 11.00etan tiro eremuan elkartuko dira, non ekitaldi bat egingo duten;jarraian hamaiketakoa trikitixarekin alaitua izango dute.

“Martxa honekin mendiaren titularitate publikoa eskatzen dugu, hau da, militarrek gerra ostean bereganatutako 365 hektareak herriari itzul diezaizkiela eta guztion gozamenerako natur espazio hau desmilitarizatua izan dadila”, esan zuten ostegun arratsaldeko agerraldian.

Aspaldiko erreibindikazio honi segida eman nahi diote eta Jaizkibel herritarren esku eta militarrik gabe ikusi arte, urtez urte martxa hau egiteko konpromisoa hartu dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902