Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Zortzikoaren festa ospatuko dute gaur Ordizian

Amets Bide taldea da antolatzailea eta Euskal Herriko dantzak ikusiko dira

M. Aranburu - Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideak, asteazkenean, entseguan.

Galería Noticia

Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideak, asteazkenean, entseguan.

ordizia- Ordizia dantzaren plaza bihurtuko da asteburu honetan. Iaz estreinatu zen Ordiziako Zortzikoa lehendabizikoz Amets Bide dantza taldearen eskutik, eta aurten ere halaxe egingo dute, urtez urte hala antolatzen jarraitzeko helburuarekin. Gaur, 12 urteko gaztetxoetatik hasi eta beteranoetaraino, 64 dantzari eta ia dozena bat txistularik Ordiziako kaleak dantzaz eta musikaz alaituko dituzte.

Arratsaldean hasiko dute dantzari eskainitako jaialdia. 19.30ean dute zita eta honako ibilibidea egingo dute dantzariek: Barrena Parketik abiatuko da soka eta bertan honako dantzak egingo dituzte: Ordiziako zortzikoa, ezpata-dan-tza, fandangoa eta arin arinak. Ondoren, Olano paretik, Kale Nagusiari jarraituz, Plazara inguratuko dira eta Garagartza Plazara iritsiko da soka. Garagartza Plazako geldialdiaren ondoren, Santa Maria kaletik barrena Plazan bukatuko da ikuskizuna. Modu horretan, Ordiziako kaleetan barrena dan-tzez gozatzeko aukera izango da.

Eguna ez da hor amaituko, izan ere, Oiangu baserrikoek prestaturiko afaria izango da eta jarraian, sinadura ekitaldia egingo dute. Hori bukatutakoan, Ander eta Aimarren eskutik dantza-kantaldiak alaituko du gaueko giroa.

berrikuntzaAurtengoan berritasun bat txertatuko dute egin ohi dituzten dantza sortan eta hori Iztueta dantza-maisuak bere dan-tza ikerketa lanetan biltzen zuen karrika-dantza edota hedate dan-tza da, alegia. Izaro Intxausti Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kide da eta hala azaldu du zertan dantzan berritasun hau: “Euskal Herrian karrika-dantza izenarekin dantza-sail edo genero bat izendatzen dela esan daiteke, azken batean, kalean (karrikan) soka formazioan egiten diren dantzak lirateke”. Horrez gain, Intxaustik nabarmendu du dantza mota hau ”edateko dantza” omen zela, hots, jai giroko izaera duela. “Kalean gora eta behera ibiltzean, etxeetan ateratzen zituzten edariak edaten zituzten”. Hala ere, bada kasuren batean edate hitza hedatu adierarekin lotzen dena, “kaleetan zehar hedatzen zen dantza bat zelako”. Dantza mota hauek dantzatzeko erari dagokionez, zortzikoak dira, eta baita herri bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak ematen dizkiola ere gaineratu du dantzariak.

bihar, dantzari txiki egunaAsteburu osoko egitaraua antolatu dute aurtengo ediziorako Amets Bidekoek. Horrela, bihar, igandea, dantzari txiki eguna ospatuko dute. Herriko Urdaneta eta Amets Bide taldeez gain, Gabiriako Goruntz, Legorretako Irrintzi Alai eta Lazkaoko Oin-Arinek hartuko dute parte. Goizeko desfilea 11.30ean hasiko dute eta horren ostean, Barandiaran plazan Alardearen ikuskizuna izango da. Plaza Nagusian bazkaria egingo dute 14.00etan hasita, lehendabizi txikienek eta ondoren guraso eta helduek. Amaitzeko txikienentzat jolasak izango dira frontoi txikian eta Arboledan. Horrela amaituko dute Ordizian dantzari eskainitako asteburua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902