Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

LegorretAPP: Udalak mugikorrerako sortu duen aplikazio berria

Aplikazioak herriko elkarteen eta garraio publikoaren berri emango du eta Udalarekin zuzeneko harremana ahalbidetu

Sábado, 20 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Aplikazio berria aurkezten, Amenabarro, Rubio eta Telleria.

Galería Noticia

Aplikazio berria aurkezten, Amenabarro, Rubio eta Telleria.

legorreta- Legorretako Udalak mugikorretarako doako aplikazio berria sortu du, LegorretAPP, ACV multimedia etxearen laguntzaz. “Udalak beste pauso bat eman du informazioa zabaltzeko orduan. Elkarren berri izateko ohiko bideak baditugu, hala nola, kartelak, bi hilabetez behin argitaratzen dugun LUA aldizkaria, webgunea eta sare sozialak ere bai. Duela gutxi informazio pantaila bat ere jarri genuen udaletxe sarreran, eta orain aplikazio berria aurkezten dugu”, azaldu zuen ostegun arratsaldean Zelai Amenabarro, Legorretako alkateak, herritarren aurrean egindako aurkezpenean.

Proiektuaren helburua argia da: herritarrek udal zein herriko elkarteen berri izatea. “Udalarekin harremanetan zuzenean jartzeko aukera egongo da aplikazioari esker. Adibidez, eskariak, iradokizunak, kexak edo gertaeren bat pasa bada, horien berri eman ahalko digute herritarrek”, argitu zuen Amenabarrok.

ACV Multimedia etxeko Edurne Rubio eta Joxan Telleria izan dira proiektua garatu duten kideak. Telleriaren hitzetan, LegorretAPP beti eguneratuta egongo da: “webgunean sartzen diren albisteak zuzenean aplikazioan agertuko dira, eta baita agendako ekitaldiak ere”. Bestalde, orain arteko argazki eta bideoak Flickr eta Youtube kontuetan agertu izan dira, baina orain, aplikazioari esker momentuan ikusi ahalko dira mugikorretan. Gainera, erabiltzaileek argazkiak eta bideoak igotzeko aukera ere eskaintzen du aplikazio berriak.

Herriko elkarteek presentzia izango dute, noski, eta alkateak adierazi zuen elkarteekin harremanetan daudela egiten dituzten albisteen berri aplikazioan emateko. Horrez gain, aukera asko eskaintzen ditu. Esaterako, Legorretako azpiegitura eta materiala erreserbatzeko aukera izango da, herriko mapa turistikoa agertzen da, Udaleko eta leku garrantzitsuetako telefonoak, garraio publikoaren zein trenen ordutegiak daude, eta eguraldiaren iragarpena ere ikusi daiteke. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902