Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Lurra iraintzen duenak bere burua iraintzen du

Ion Fontenla Sukia - 2017(e)ko maiatzaren 20a, larunbata - 06:13etan eguneratua

Ugatza, Erkidegoan soilik Aralarren bizi den eta galtzeko espezieen zerrendan dagoen hegazti bat da, eta gizakion eraginarekiko oso sentikorra da. Ugatzaren zein beste edozein animalia babestuen eremu askea murriztean, animalia hauen portaeran eta ohituretan aldaketak sortzen ditugu, estres fisiologikoa deri-tzona, zenbait kasutan beraien bizilekutik alde egitera behartuz eta ondorioz espezieen galera eraginez. Aralartik alde egitera behartzen ditugun espezie hauek ziurrenik ez dira betiko galduko, beste nonbait ere egon daitezkeelako, baina geurea izango da etorkizun batean behin betiko galtzearen errua.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan adierazi bezala, Aralarko pista proiektuak ekosistemetan “itzulerarik gabeko eragin latzak” sortuko ditu. Baina Batzar Nagusien gehiengoak (EAJ, PSE eta PP), zein aldeko botoa eman duten herrietako ordezkariek, nekazal sindikatuen laguntzarekin, zientzia elkarte prestigiodunari bizkarra eman eta hurrengo faseen planifikazioa eta finantziazioa onartu dute. Ulertezina da Natur Parkeko legedia betetzeko ardura duen instituzioak, legedi horren aurka doan proiektu bat babestea, eta are ulertezinagoa, Aralarko habitat eta biodibertsitatearengan izango lituzken eraginak aztertu gabeko proiektua babestea.

Larreen kudeaketari dagokionez, Teledetekzio metodoei esker ikusi da Aralarko larreen azalera murriztu egin dela azken urteetan, hau da, harkaitz gehiago bistaratzen dela. Hau jakinda, Mankomunitatea Aralarko goi-lurretan 14 futbol zelairen azalera hartuko lukeen larre eremua pista bihurtzear dago. Baina hau ez da dena, Aralarren larre gutxiago dugun bitartean, Mankomunitateak ganadu karga igotzea onartu du. Beraz, zein nekazaritza eredu nahi dugu? Larreen ustiapen gorena eta abeltzainen erosotasuna soilik bilatuko duena? Edo artzaintza tradizionala babestu eta Ingurugiroarekin orekan garatuko dena?

Gipuzkoako Foru Aldundia Natur Parkea gidatzeko gaitasun falta ikaragarria erakusten ari da, legedia ez errespetatzeaz gain, denon ondare den natur ingurunea arriskuan jarriz. Gainera, proiektu honek gatazka sozial bat sortu duela ikusita, Aldundiak gatazka elikatzen jarraitu du bide-sare guztia onartuz eta finantzatuz. Euskal Herrian esparru guztietako adituak ditugu (Biologoak, Nekazal Ingeniariak, Geologoak,…), eta beraiek dira abeltzainentzat zein habitaten kontserbazioarentzat irtenbiderik egokienak aurkitzeko gaitasuna dutenak, Aralarrerako hoberena zer den dakitenak, zergatik ez dugu beraiengana jotzen?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902