Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

II. Eskola arteko Xake Festa lehiatuko da larunbatean Zarautzen

Horretaz gain, gaur xake biziduna egingo da eta igandean edonork jolastu ahal izango du malekoian

2017(e)ko maiatzaren 19a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Ekitaldiko antolatzaileak, prentsaurrekoan.

Ekitaldiko antolatzaileak, prentsaurrekoan.

Galería Noticia

Ekitaldiko antolatzaileak, prentsaurrekoan.

Zarautz- Aurreko urtean lehen edizioak izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarrenez ospatuko da Eskola arteko Xake Festa Zarautzen asteburu honetan. Larunbatean egun osoan zehar lehiatuko dute gaztetxoek, baina asteburu osorako ekitaldiak antolatu ditu Zarautz Kirol Elkarteko Xake atalak eta Orokieta Herri Eskolak, eta aurten ere Arnasa Fibrosi Kistikoaren elkartea izango da gonbidatua.

Gaur bertan, 18.00etan Musika plazan, ekingo diote asteburuko egitarauari nobedadea izango den xake bizidun batekin. “Beroketa gisa tablero erraldoi bat jarriko dugu. Klubeko pertsona batzuk jokatuko dute partida eta xakeko ikasleek eta Orokietako haur batzuk pieza fun-tzioa beteko dute. Modu honetan, xakea haurrei hurbiltzeaz gain, atentzioa deitzen duen zerbait egingo dugu”, azaldu zuen prentsaurrekoan xake ataleko Ander Zulaikak. Berrikuntza hori txertatu dute baina gainontzekoan aurreko urteko egitura mantenduko dute.

Hala, larunbatean jokatuko da eskola artekoen xake festa 10.00etatik 18.00etara Orokietan, baina beste ekitaldi batzuk ere izango dira. Batetik, fibrosi kistikoari buruzko hitzaldia izango da 11.00etan, eta bestetik, 12.00etan xakeak dituen onurari buruzko hitzaldi bat ere eskainiko dute. Horretaz gain, eguerdian parte-hartzaile guztiei bazkaria emango zaie eta 15.00etan magia ikuskizuna izango da. “Oso pozik gelditu ginen iazko ume kopuruarekin. 150 inguru izan ziren eta aurten dagoeneko zifra hori gainditu dugu”, zehaztu zuen Zulaikak. Guztira, hiru kategoria izango dira eta kategoria bakoitzeko lehen hirurek saria izango dute.

Bestalde, xakea herritar guztiei zabaltzeko, xake partidak jokatzeko aukera izango da igandean malekoian Damaren inguruan, 17.00etatik 20.00etara. Ekitaldia guztiz irekia izango da eta haur nahiz helduek hartu ahal izango dute parte. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902