Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erdi Arora itzuliko da bihar Zizurkilgo Joxe Arregi plaza

Garaiko lanbideak irudikatuko dituzte, herri-antzerkia izango da, dantza eta bazkaria

2017(e)ko maiatzaren 19a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Zizurkil- Erdi Arora itzuliko da bihar Zizurkilgo Joxe Arregi plaza, garaiko lanbide, jolas eta janzkera, irudikatuz. Egun osorako jaia antolatu dute Maiatza Saltsan egitarauaren ekintza garrantzi-tsuena den honetan.

Herritar talde zabalak parte hartuko du biharko egunaren antolaketan. Zizurkilgo Joxe Arregi plazak denboran atzera egingo du, eta 1350eko maiatzaren 20a irudikatuko du. Besteak beste, herri-antzerkia izango da eta ezkontza-hitzarmen bat ospatzen saiatuko dira, Donemiliagako markesaren alaba eta Donostiako Okendoko jauntxoarena.

11.00etatik aurrera, garaiko lanbideak irudikatuko dituzte, eta titiriteroak, dantza saioak, musika, eta jolasak izango dira. Erdi Aroan girotutako herri bazkariaren ondoren, bote luzea eta dantzaldi gidatua izango dira. Garaiko jan-tziekin atera ateratzeko gonbidapena egin diete herritarrei.

Era berean, Atxulondo burdinolaren inguruan Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak egin duen liburuska banatuko dute herriko etxe guztietara eta burdinola ikusteko irteera ere antolatu dute. 9.00etan abiatuko dira Joxe Arregi plazatik, eta ibilaldi motzagoa egin nahi dutenek, 10.00etan izango dute hitzordua, Adunako Basopeta inguruan. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902