Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanik Txalaparta Festa ospatuko du asteburuan

Lehenengo emanaldia gaur izango da, baina ekitaldi gehienak bihar egingo dituzte Tilosetan

2017(e)ko maiatzaren 19a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Hernani- Asteburu honetan Txalaparta Festa ospatuko da Hernanin eta lehenengo ekitaldia gaur bertan izango da, 19.30ean Biteri kultur etxean Kimu taldeak kontzertua eskainiko baitu.

Alabaina, emanaldi gehienak bihar izango dira, kalean, Ezkiaga pasealekuan (Tilos). 
Izan ere, 12.00etan txalaparta saio libreak
 hasiko dira eta Hernani Udal Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale bueltan ibiliko dira.

14.30ean herri bazkaria egongo da. Txartela aldez aurretik erreserbatzea komeni da aitorbeltran@yahoo.es edo soinuenea@ soinuenea.eus helbide elektronikoetara idatziz. 16 euro balio du.

Azkenik, 17.00etan txalaparta jaialdi nagusia hasiko da. Bertan parte hartuko dute Hernaniko bertso eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Gipuzkoako Kimu taldea, Bizkaiko Ttakuntto taldea
, Arabako Gasteizko udal folklore eskolako txalaparta taldea eta Nafarroako Iruñeko Ortzadar folklore taldea.

Jaialdiari amaiera emateko, 23.00etan Txalaparta Party Aparta izango da Atxur tabernan.

Ekitaldi hau Hernani musika eskolak eta Ttakun ttan ttakun taldeak antolatu dute, beste erakunde batzuen laguntzaz. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902