Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oarsoaldeko kanta zaharrak bildu dituzte

Liburuaren aurkezpen kantatua larunbatean 19.00etan Oiartzungo udaletxean izango da

2017(e)ko maiatzaren 18a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Oiartzun- Agustin Mendizabalek Astralamustrika bildumako bederatzigarren liburukia osatu du. Oiartzun haraneko bertso eta kanta zaharrak izenburua darama eta Oiartzunen batez ere, baina baita Errenterian, Lezon eta Pasai Donibanen ahoz aho transmititu diren kantak eta bertsoak jaso ditu.

Lana osatzeko, azken 25 urtetan bildutako datuak eta egindako grabaketak baliatu ditu (bereak eta beste batzuenak). Guztira, 130 lekuko baino gehiagoren testigan-tzak erabili ditu liburua lantzeko.

Liburua 18 gaitan banatua dago. Honez gain, eranskin bat ere badu: Florentzio Porturen paperak. Astralamustrikako zenbaki berriko marrazkiak Andoni Odriozola ilustratzaileak egin ditu.

Liburua larunbatean, aurkeztuko da Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, 19.00etan. Aurkezpen irekia eta kantatua izango da. Mendizabal egilearekin batera, parte hartuko dute libururako testigan-tzak eman dituzten zenbait oiar-tzuarrek. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902