Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezon zazpi plaza libre daude Baratza Parkean

Furgobaratza datorrela aprobetxatuz, Udalak interesatuei gaur 18.00etan bertaratzeko dei egin die

2017(e)ko maiatzaren 17a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

lEZO- Baratza Parkean hutsik dauden zazpi plazak betetze aldera, deialdi berezia egin du Lezoko Udalak, gaur Furgobaratzaren hileroko bisita ospatuko dela aprobetxatuz. Udalak urteak daramatza Baratze Parkea ekimena kudeatzen eta ekimen honek herritarrei norbere barazkiak era ekologikoan landatzeko aukera eskaintzen die. Era berean, Bara-tze Parkea aisialdi aktiborako topagune ere bilakatzen da eta giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak sustatzen ditu.

Hori dela eta, momentu honetan libre dauden zazpi baratzak betetzeko, Udaletik herritarrak egitasmoan parte hartzera animatu dituzte. Horretarako, gaur 18.00etatik 19.30era Furgobara-tzak egingo duen hileroko bisitara gerturatzeko gonbita luzatu diete egitasmoaren eta Furgobaratza zerbitzuaren nondik norakoak ezagutu ditzaten. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902