Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Inazio zubiko lanak egiten ari dira Lazkaon

Zubiaren bi aldetara dauden espaloiak zabalduko dira eta bidegorri bat ere eraikiko dute bertan

2017(e)ko maiatzaren 17a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Lazkaoko San Inazio zubiaren gaur egungo irudia.

Lazkaoko San Inazio zubiaren gaur egungo irudia. (n.g.)

Galería Noticia

Lazkaoko San Inazio zubiaren gaur egungo irudia.

lazkao- Lazkaoko San Inazio eta Jose Lasa kaleen arteko zubia zabaltzeko lanak aste honetan hasiko dituzte. Ingurua prestatzen hasiko dira lehenik, eta horretarako San Inazioko etxeen eta Agauntza ibaiaren arteko errepidea itxi egingo dute eta ezingo da bertatik igaro ez eta bertan aparkatu ere. Lanen iraupena hiru eta lau hilabete artekoa izango dela aurreikusten du Lazkaoko Udalak.

Lan hauekin zubiaren bi aldetara dauden espaloiak zabaldu egingo dira, oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorria oztopatuko ez duen bidegorri bat eraikiko da, eta errepidea Gurutze eta Jose Lasa kaleetako zabaleretara egokituko da. Hala, lanak amaitu ondoren, zubiak 15 metroko zabalera izango duela jakinarazi dute Udaletik, errepidea eta bidegorria kontuan hartuta.

Lanek irauten duten bitartean trafikoa bi norazkotan irekita manten-tzen saiatuko dira. Hala ere, une konkretu batzuetan mozketak egitea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, ibaiaren ondoan dagoen San Inazioko irteera itxi egingo da.

Lanek sor ditzaketen eragozpenen berri emango du Udalak, baina dei berezia egin dute oinezkoentzat eta ibilgailuentzat dauden alternatibak erabiltzeko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902