Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar ‘Ostegun Bidaiariak’ hasiko dira Aretxabaletan

Mondragon Unibertsitateko ikasleak izango dira kontalariak lau tabernatan

2017(e)ko maiatzaren 17a, asteazkena - 11:25etan eguneratua

ARETXABALETA – Bidaietan bizitako esperientziak herritarrekin partekatzeko sortutako egitasmoa bostgarrenez dator Aretxabaletara. Aurten, berritasun gisa, Mondragon Unibertsitateko ikasleak izango dira kontalariak eta, ikasketa garaian, han eta hemen bizitakoen berri emango dute. Beraz, bihar Guatemalan indigenekin egon den Elena Aizpuru izango da protagonista Paulaner tabernan, 21.30etik aurrera.

Hurrengo hitzordua hilaren 25ean izango da eta, bertan, Miren Aranzabalek Kanadan bizitakoa azalduko du (Express). Ekainaren 1ean, aldiz, Txilen praktikak egin dituen Irati Borgek hartuko du lekukoa (Haizea), eta bukatzeko, ekainaren 8an Mexikoko kulturarekin “maiteminduta” itzuli den Anne Baskaranek itxiko du Udalak antolatuta, Arteman Komunikazioaren laguntzarekin, Ostegun Bidaiariak programa (Dagda). Publikoak gustokoen duenak ehun euro jasoko ditu. – A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902