Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Guztira, 43 bertsolarik eman dute izena parte hartzeko eta finala abenduaren 17an izango da BECen

2017(e)ko maiatzaren 17a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Amets Arzallus en la final del campeonato de Euskal Herria de 2013.

Amets Arzallus.

Galería Noticia

Amets Arzallus en la final del campeonato de Euskal Herria de 2013.

Donostia- Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak, Bertsozale elkarteak ohar baten bidez atzo jakinarazi zuenez. Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. Guztira, 43 bertsolarik eman dute izena parte hartzeko. Egungo txapelduna Amets Arzallus da.

Irailaren 12an egingo du Bertsozalek aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dituzte. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902