Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Osteguneko txupinazoarekin hasiko dira Santa Marina jaiak

JM Jostailudendako Mariano Kapaxkok eta bere familiak igoko dute bandera

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Santa Marinako karroza, duela urte batzuetako jaietan.

Santa Marinako karroza, duela urte batzuetako jaietan.

Galería Noticia

Santa Marinako karroza, duela urte batzuetako jaietan.

Zarautz- Pasa den asteburuan berotu zituzten motorrak Zarauzko Santa Marina auzoko bizilagunek baina ostegunetik aurrera nabariko da benetako jai giroa, 19.00etako txupinazoaren ostean. Aurtengoan, Mariano Kapaxkok eta bere familiak izango dute bandera igotzeko ardura, JM Jostailuaken egindako lanagatik eta santamarinetan horrenbeste urtetan emandako laguntza guztiagatik.

Dena den, 19.00etako txupinazoa baino lehen, tradizioari eutsiz Santa Marina Korrika Txapelketa lehiatuko da. 11 eta 14 urte bitarteko neska eta mutilek izango dute parte hartzeko aukera, eta nesken txapelketaren ondoren mutilen txanda izango da. Bi karreretako irabazleek sariak izango dituzte eta parte-hartzaile guztiek Eroskik emandako merienda izango dute. Txapelketa eta txupinazoaren ondoren, zezen txiki eta poney-en jaialdia izango da (20.00).

Ostiralean La Salleko umeek emango diote hasiera jai egunari haurren danborrada txikiarekin, 10.00etan, eta arratsaldean berriro ere Korrika Txapelketa izango da, 18.00etan, baina 7tik 10 urte bitarteko haurrek izango dute parte har-tzeko aukera. Bestalde, 19.30ean Fan &Go taldearen emanaldia izango da 21.00ak arte, eta 22.00etan hasiko da santamarinetako ekitaldi nagusienetako bat, Helduen Danborrada. Behin jai giroan murgilduta, festak ez du etenik izango da eta Fan &Go taldearen emanaldiarekin jarraituko du gauak.

Larunbatean ere egitarau zabala izango da haur nahiz helduentzat. Hasteko, Santa Marina Pilota Txapelketa lehiatuko da 10.30ean, eta ordu bete beranduago jubilatuen-tzat ohiko hamaiketakoa egingo da Arkaitz Mendi elkartean. 12.30ean, berriz, Helduentzako Toka Txapelketa izango da, eta arratsaldean 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat jokoak izango dira, 17.30ean, Haize Orratz gaztelekuaren eskutik, Elektrotxufla kale bandak kaleak alaituko ditu (19.00) eta 23.00etan Laiotz musika taldearen emanaldia izango da.

Igandean helduko da Santa Marina egun handia eta Goizeko Ihintza txistularien dianarekin ekingo diote egunari. Bien bitartean, Kirkilla jatetxeak txokolate jana eskainiko du (8.30), eta 9.30ean kanpai errepika eta meza nagusia izango da. Jarraian, luncha eskainiko dute eta trikitilariek auzoko txokoak alaituko dituzte. Horren ondoren, Jalgi dan-tza taldearen saioa (12.00) eta Patata Tortilla lehiaketa (13.00) izango dira eta segidan kantujira ere egingo da auzoan zehar. Festei amaiera borobila emateko Zumbalain dan-tzatafestaren emanaldia izango da 18.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902