Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herri arteko emakumeen kirol erronka izango da 27an Azpeitian

Emakume Txokoaren V. urteurrena borobilduko duen jaialdian aritzeko izena eman daiteke oraindik

2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Emakumeen Jabetze Eskolak ikasturte amaierako jaialdia ospatuko du hilaren 27an. Urtero bezala, emakumeek urte osoan zehar partekatu, ikasi eta hausnartu dutenaren emaitza plazaratuko dute. Hala ere, aurtengoa berezia izango da. Emakumeen Txokoak bere V. urteurrena bete du eta hori ospatzeko hilaren 27ko egitaraua proposamen berriekin dator.

Horien artean, bost herrietako emakumeen partaidetzarekin egingo den herri-kirol erronka nabarmendu daiteke. Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo jaialdia “emakumeak kirolaren esparruan burutzen ari diren ekimenak plazaratzeko aukera izan nahi du”.

programa abiatzeko Emakume Txokoaren logo berritua aurkeztuko dute (10.30). Ondoren, bertso-pilota saioa izango da (11.00) Frontoi txikin. “Batetik, Patri Espinar eta Alaitz Badiola arituko dira eta bestetik, Madi Mendizabal eta Eneritz Arrieta. Beraiekin, Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña egongo dira, “botillero lanetan eta bertsotan”.

Jarraian emakumeen arteko herri-kirol erronka (12.30ean plazan) eta bazkaria (14.00etan Sanagustinen) izango dira. Erronkan aritzeko eta bazkarira joateko interesatuek Udaleko Parekidetasun Sailera edo Emakumeen Txokora jo dezakete. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902