Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosarrek Sanjoanetako kartela aukeratu dezakete

Igandera bitarte kultur etxean edo web gunearen bitartez bozka emateko aukera dute herritarrek

2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Epaimahaiko kideak kartel finalisten aurrean.

Epaimahaiko kideak kartel finalisten aurrean.

Galería Noticia

Epaimahaiko kideak kartel finalisten aurrean.

Tolosa- Sanjoanak ate joka dira, baina lehenago jaiak iragarriko dituen kartela aukeratuko dute herritarrek. Kultur etxeko areto nagusian ikusgai dira zazpi lan finalistak eta herritarrek bozka emateko aukera dute igandera arte.

Pasa den astean elkartu zen Tolosako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten jasotako lanei. Horrela, aurkeztutako 22 lanetatik zazpik lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaiko kideek “maila altua eta ondorioz aukeraketan izan ohi dituzten zailtasunak” azpimarratu dituzte.

Lehiaketako finalistak honakoak dira: San Joan eguneko krabelin magia, Alrededor de la hoguera, Ur, SJT, Gaua sutan, Lau eta 15AK1. Zazpi lan horien artetik aterako da aurtengo irabazlea, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak dira. Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai daude dagoeneko eta igandera arte Antonio Maria Labaien kultur etxeko areto nagusian, 10.00etatik 13.00etara eta 17.30etik 20.00etara (asteburuan, arratsaldez soilik). Kultur etxeaz gain, Tolosako Udaleko web gunean ere bozka emateko aukera dago (www.tolosa.eus). - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902