Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Jon Aramburu | Fitness

“Fitness-ak duen gauza hoberena da ez dugula inoren aurka lehiatzen. Norbere buruaren kontrako borroka da”

Fitness-a praktikatzen du duela urte eta erditik Jon Aramburu idiazabaldarrak eta asteburuan, lehenengoz modalitateko txapelketan parte hartu zuen Mungian

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Jon Aramburu, Fitness.

Jon Aramburu, Fitness.

Galería Noticia

Jon Aramburu, Fitness.

idiazabal- Duela urte eta erdi inguru hasi zen Jon Aramburu idiazabaldarra bere gorputza lantzen. Fitness-a praktikatzen du ordutik, eta gorputzak aldaketa handiak jasan ditu. Asteburuan, gainera, lehenengo aldiz txapelketa batean parte hartu du. Bere hitzetan, kirola baino bizitzeko estilo bat da praktikatzen duena.

Fitness-a asko entzuten den hitza da gaur egun... Baina zertan datza?

-Kirol bat baino gehiago bizitzeko estilo bat dela esango nuke. Elikadura, entrenamendua eta deskantsua dira jarraitzen ditugun ildoak. Simetria bat bilatzen dugu gorputzean, orekatua izatea, estetikoa... Baina hori lortu arteko prozesua oso luzea da. Ni duela urte eta erdi inguru hasi nintzen gauzak ondo egiten, jakiten zer egin behar nuen hobetzeko. Betidanik gustatu izan zait mundu hau, baina hasieran futbolean jokatzen nuen eta nire kaxa entrenatzen nuen gimnasioan. Azkenean futbola utzi eta entrenatzaile pertsonal batekin hasi nintzen eta hark jartzen dizkit entrenamenduak eta dieta ere bai.

Eta zein da helburua?

-Fitness-ak duen gauzarik hoberena da ez garela inoren aurka lehiatzen, norbere buruaren kontrako borroka da. Nik hobetzea dut helburu, baina ez naiz besteekin konparatzen. Nire pasioa da gorputza lantzea, baina beti prozesuaz disfrutatuz.

Elikadura zaintzea behar beharrezkoa da, ezta?

-Betidanik izan naiz oso fina, argala. Danetik jaten nuen, inolako kontrolik gabe eta jakin gabe zer jaten nuen. Dudarik gabe, entrenamenduak beharrezkoak dira baina elikadura zaintzea fitness-eko zati garrantzitsuena da. Jaten duguna ez badugu zaintzen ez du ezertarako balio. Gainera, konstantea izatea ere beharrezkoa da. Azkenean, kontuan izan behar dugu hilabetetako lana pare bat egunean pikutara joan daitekeela.

Asteburuan Mungian zure lehenengo txapelketan parte hartu zenuen. Nolako esperientzia izan zen?

-Ez dut hitzik bertan bizitakoa deskribatzeko. Oraindik ere oilo ipurdia jartzen zait... izugarria izan da. Bi kategoria zeuden, hasiberriena eta absolutua. Ni hasi berria naiz, baina gorputza landuta dut eta horregatik esan zidaten kategoria absolutuan lehiatu behar nuela. Ez nintzen finalerako sailkatu, baina bertan bizitakoa horrenbestekoa izan zen non niretzat sailkapenarena bigarren maila batean gelditu den. Azkenean hor ikusten duzu esfortzu guztiak balio izan duela.

Kulturismoarekin nahasten den terminoa da?

-Kulturismoa izen globala da, baina fitness-ean gorputz estetikoagoak daude. Simetria bilatzen da, estruktura linealak izatea gorputzak, eta ez muskuluak hainbeste garatzea.

Esteroideak ere beti aipatzen dira horrelako kontuetan...

-Gorputz bat limite genetikoetatik kanpo eraman nahi duenak tranpak egin ohi ditu, bai. Ikusi izan ditut hori egiten dutenak, baina hori bakoitzaren aukera da. Nire filosofia ez da hori eta ez dut bat egiten horrekin, baina bakoitzarengan dago erabaki hori.

Datorren urtean amaituko duzu Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua. Zertan nahiko zenuke lan egin?

-Entrenatzaile pertsonal bezala ari-tzea asko gustatuko litzaidake. Asko gustatzen zait erakustea, esaterako, Idiazabalgo eskola kiroleko koordinatzailea ere banaiz.

Gipuzkoando

Mendi bat. Dudarik gabe, Aizkorri.

Hondartza bat. Donostiako Zurriola.

Paisaia. Idiazabalen, Olariaga baserritik Ondramuino baserrira dagoen bidea. Oso polita da eta askotan ibiltzen naiz bertatik.

Txoko gustokoena. Horrenbeste ordu pasatzen ditudan gimnasioa. Hemen guztiaz ahazten naiz eta nire txokoa da.

Ekitaldi edo festa bat. Udako giroa gustatzen zait... igerilekukoa batez ere. Beste txip batekin egoten gara guztiok.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902