Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Panpinen I. Pijamen festa, irakurzaletasuna bultzatzeko

2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 11:14etan eguneratua

OÑATI –Haurrengan irakurzaletasuna sustatzea helburu duen ekimen originala egingo dute datorren ostegunean Oñatiko udal liburutegian. Etxeko txikienek (bi eta sei urte artekoei zuzenduta) beren gustuko panpina eramango dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da: liburuak irakurriko dituzte, abenturak kontatu, lagun berriak ezagutu… Hurrengo egunean panpin bakoitzak gauean aukeratu duen liburua eramango dute umeek etxera bueltan. Beraz, parte hartu nahi duten familiak ostegunean bertan liburutegira gerturatu beharko dira, 16.30etik 19.30era bitartean. Pensylvaniako (AEB) liburutegi batean sortu zen ekimen hori. – A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902