Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Erroak berreskuratu

Buruntzaldeko herriek atzo Ixidro Deuna, baserritarren patroia, ospatu zuten. Bertako produktuak eta euskal kultura eta kirolak izan ziren atzo nagusi Astigarragan, Hernanin, Urnietan eta Usurbilen.

Aitziber Mugaren erreportajea - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Agin Laburu eta Unai Agirre Urnietako Lekaio kultur etxean bertsoak eskaintzen.

Agin Laburu eta Unai Agirre Urnietako Lekaio kultur etxean bertsoak eskaintzen.

Galería Noticia

Agin Laburu eta Unai Agirre Urnietako Lekaio kultur etxean bertsoak eskaintzen.Mungiako Iñaki Lopategiren lau idiak beraien proban.Herritar bat Astigarragako barazki erakusketa ikusten.

San Isidrorengatik Iriarte eta Mar-tzine baserriek garaiko barazki eta baserriko animalien erakusketa jarri zuten. Han ziren oiloak, oilarrak, untxiak, ahuntzak... Haur ugari ikastolatik atera zirenean Foru plazara joan ziren beren gozamenerako.

Baina, jende gehien bildu zuen ekitaldia idi-dema izan zen. Loiuko Iñigo Aurrekoetxearen idi parea etaMungiako Iñaki Lopategiren lau idi uztarri berean elkarren aurka aritu ziren 3.298 kiloko harriaz, pisu librean eta 30 minututan.

Goizari Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek doinua ipini zioten.

Adinduek ere bere gustuko ekimenak izan zituzten, hala nola meza eta prozesioa eta Gure Izarran eskaini zieten hamaiketako herrikoia.

Urtero, Goldea Herri Kirol Batzordeak Ixidro Deuna eguna antolatzen du baserritarren lana goraipatzeko eta euskal ohiturak berreskuratzeko.

Astigarraga, gaur egun, herri industriala da, baina landa eremuetan oraindik baserrien kultura mantentzen da. Hori bai, ustiapen gehienak txikiak dira eta familiaren eta etxe barruko kontsumorako erabiltzen dira maiz. Goldeak urtero bi baserritar aukeratzen ditu omenaldi bat eskaintzeko. Aurtengo protagonistak 78 urteko Inaxi Mugika, Mar-tzine baserrikoa, eta 76 urteko Moises Berra, Iriartekoa izan dira.

Inaxi txikitan eskolara joan zen eta gazte-gaztetatik lanean hasi zen aurrena bi urtez inprimategi batean eta ondoren Hernaniko Gureola Scot paper-fabrikan. Lantegia 24 urterekin utzi zuen bere senarrarekin ezkondu zenean eta ordutik baserriko lanetan eta bere gurasoek baserrian zuten janaridendan aritu da lanean, erretiroa hartu arte.

Bestalde, Goldeatik jakitera eman dutenez, Moises “Hernaniko Papelera del Norte paper-fabrikan 18 urterekin hasi zen lanean;lantegi horretan hogei urte pasa zituen. Orduz gero, erabat murgilduta dabil Moises baserriko lanetan. Langintza horietan segan aritzea du gustukoen Moisesek”.

Inaxi itxaropentsu da eta baserriak etorkizuna duela esaten du, “pen-tsua bere prezioan jarriz gero”, kanpoko lan bateko soldata beharrezkoa izanik. Moises pesimistagoa da egungo baserriaren etorkizuna ez baitu argi ikusten. Bere esanetan, “bizimodua ateratzerik badago baserritik, baina ez beste gehiagorik”.

Antzeko ospakizunak ere izan ziren Buruntzaldeko beste herrietan. Hernanin, adibidez, pala partida mistoa eta eskuz binaka partida jokatu ziren. Urnietan, adineko herritarrei bertso saioa eta hamaiketakoa eskaini zitzaien. Usurbilen bertsoak izan ziren nagusi, goizean eta bazkal orduan ere. Eta herri guztietan Ixidroren omenezko meza santua izan zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902