Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Juanba joan den arren, bere lanarekin jarraitzeko asmo irmoa dugu”

Toti Martinez de Lezearen ‘Nur eta herensugearen tenplua’ liburuan oinarritutako filma estreinatuko du Lotura Films-ek

Uxue Razkin - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Toti Martinez de Lezea, Miren Berasategi eta Eneko Olasagasti, atzo .

Toti Martinez de Lezea, Miren Berasategi eta Eneko Olasagasti, atzo .

Galería Noticia

Toti Martinez de Lezea, Miren Berasategi eta Eneko Olasagasti, atzo .‘Nur eta herensugearen tenplua’ filmeko irudi bat.

bilbo- Toti Martinez de Lezeak sortutako pertsonaia mitikoak pantaila handira egingo du salto ekainaren 2an. Nur bildumako hirugarren liburuan -Nur eta herensugearen tenplua- oinarritutako lehenengo animaziozko filma izango da eta ikusleek euskaraz disfrutatzeko aukera izango dute Euskal Herriko zinema aretoetan. Aurrestrenaldia izango du pelikulak, maiatzaren 27an, Donostiako Principe zineman, 12.00etan. Juanba Berasategi zenaren azken lana da filma. Zoritxarrez, minbizi baten ondorioz zendu zen euskal zinemaren aitzindaria duela bi aste.

“Gaztetxoek pelikula ikusiko duten lehenengo aldia izango da eta beraien sentsazio eta bizipenak zuzenean ikusi nahi ditut”, aitortu zuen Martinez de Lezea idazleak. Lotura Films etxeak ekoitzi du Nur eta herensugearen tenplua. Ia bi urteko prozesu “neketsua” baina aberasgarria izan dela aitortu zuen filmaren sorkuntza prozesuan lanean aritu den lan-taldeak. Eneko Olasagastik gaineratu zuen elkarlaneko ariketa izan dela proiektu hau: “Guretzat garrantzitsua izan da prozesuan Totiren ekarpenak jasotzea, modu horretan pelikulan idazlearen esentzia txertatzen saiatu gara”.

Martinez de Lezea “oso pozik” dago emaitzarekin. Hala mintzatu zen pelikulaz: “Dibertigarria da, liburuek duten abenturazaletasuna mantentzen du eta horregatik gazteei asko gustatuko zaiela pentsa-tzen dut”.

Abentura, irudimena eta jolasa izango ditu ardatz filmak eta gaztetxoen arteko harremanak eta laguntasuna izango ditu hizpide, lan-taldeak aditzera eman zuenez. “Azken finean, haur eta gazteen artean balio positiboak sustatzea ere garrantzitsua da eta horretan ikus-entzunezkoek funtzio garran-tzitsua bete dezakete”, gaineratu zuen pelikulako lan-taldeko kide den Miren Berasategik Bilbon egindako agerraldian.

Txinan izango da nurFilmaren argumentuari dagokionez, gurasoekin Larrabetzutik Txinara joango da bizitzera Nur protagonista. Bertan, lagun berriak egingo ditu eta bere lagun baten urtebetetzea ospatuko dute. Horretarako, jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila artiuko dira Nur eta bere lagunak. Bidean, baina, labirinto batean murgilduko dira eta zailtasun handiak izango dituzte handik ateratzeko. Ildo horri jarraiki, Berasategik azpimarratu zuen film honekin gazteen irudimena balioan jarri nahi izan dutela: “Ume eta gaztetxoek gauzak ikusi eta ulertzeko beste gaitasun batzuk dituzte, guk geuk nagusiok, aspaldi galdu genuen gaitasun hori irudimenari esker mantentzen dute eta gure azken lan honetan irudimenari garrantzia eman diogu”.

lotura filmsUne berezian estreinatuko da Nur eta herensugearen tenplua.Izan ere, lan hori izan da Juanba Berasategi Lotura Films-eko sortzaileak zuzendu zuen azkena. Apirilean zendu zen zinema-zuzendaria. “Juanba joan den arren, Loturako lan-taldeak orain arteko ibilbidearekin eta euskarazko ikus-entzunezkoen munduan egindako lanarekin jarraitzeko asmo irmoa dugu”, azaldu zuen Miren Berasategik.

Sustapen kanpaina handia abiatu dute Lotura Films-ekoek, Euskal Herriko familiak ekainaren 2tik aurrera zinemetara gerturatzea delako euren asmo nagusia. “Nurberezia da guretzat, Totiren produktu arrakastatsu batean oinarrituta dago”, adierazi zuen Berasategik.

Filmaz gain, ekitaldi batzuk abiatuko dituzte. Datozen astetan, esaterako, Euskal Herrian bi izango dira: Ibilaldia -maiatzaren 28an- eta Eskola Publikoen Jaia -ekainaren 4an-. Bertan filmari buruzko informazioa eta produktuak banatzeaz gain (globoak, karetak...), photocallbat ere ipiniko dute argazkiak ateratzeko eta horiek sare sozialetara igotzeko. Hori eginez gero, Nurliburu bildumen zozketan parte-hartzeko aukera egongo da #Nurfilma traolaren bidez. Webgunean aurki daiteke informazio osagarria: nur.loturafilms.com.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902