Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Patxikontra

Ana Urkiza - 2017(e)ko maiatzaren 15a, astelehena - 12:04etan eguneratua

Nerabeak, oro har, ez dira inuzenteak baina bai Patxikontra. Esaten diozunaren kontrakoa egin behar dute ia beti. Eta ez pentsatu zu molestatzeagatik egiten dutenik (nahiz eta hori ere baden), beren burua indartzeagatik baizik;"gai" direla erakusteagatik: "ahal dutela, nor direla". Horregatik dute arrakasta, gezurra badirudigu ere, "balea urdina" bezalako jokoek. Beren burua indartu premian dauden gazteei erronkak jar-tzen dizkiete eta erronka horiek gainditu egin behar dituztela irudituko zaie gazteei. Bestela, zerbait galduko duten edo zerbait gertatuko zaien sentipen hitsa izango dute.

Gogoratzen, umetan, nola joaten ginen jauzika espaloiaren lauki zurietatik, marra beltzak zapaldu gabe? Marra beltzak zapalduz gero, gaitzen bat izango genuela zain iruditzen zitzaigun. Eta nork gonbidatu gintuen gu hori pentsatzera eta sinestera?

Gazte askok zalantzei aurre egiteko haina indarrik ez duenez (edo eztabaida antzuetan galtzeko gogorik ez), buruz behera sartzen dira olatuaren kontra. Bidea berak hautatu duela erakutsiko duen mundu ezezagunean sartzera, harik eta ezezagunena bada ere. Norbere buruari min egin arte? Nerabeak mundua kontra duela sentitzen du gehien-tsuenetan. Min egiten diola. Eta heldu askok, gainera, mundura sufritzera etorri garela esateko ohitura du. Ze erakargarriago gazte batentzat, inork min egin diezaion utzi ordez, berak bere buruari min egiteko aukera ematea baino? Hain zuzen ere! Bizitzako giltza guztien kontra doala dirudi! Guztizko Patxikontra!

Gehiegi ondorioztatzea dela uste dut, nerabeak bere buruaz beste egitera gonbidatzen duen joko hau errusiarrek Europako gazteak desagerrarazteko biderarazi dutela pentsatzea. Areago galdetuko nuke zer egiteko gai ote litzatekeen bere buruaz beste egiteko prest dagoen nerabe bat. Erantzun posibleek ikara sentiarazten diote bati.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902