Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Homofobiaren aurkako ekitaldiak, Zarautzen

Hitzaldi bat eta film baten proiekzioa izango dira, eta ikastetxeek pankartak ipiniko dituzte asteazkenean

Domingo, 14 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Gloria Vazquez eta Edurne Iribar, aurkezpenean.

Gloria Vazquez eta Edurne Iribar, aurkezpenean.

Galería Noticia

Gloria Vazquez eta Edurne Iribar, aurkezpenean.

Zarautz- Datorren maiatzaren 17an Lesbiana, Gay, Transexualen eta Bisexualen fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da eta horren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Udalak Hezkide-tza Foroarekin batera.

“Homosexualek diskriminazioa jasaten dute eta horrexegatik garrantzitsua da egun hau ospatzea eta sentsibilizazio kanpainak egitea, batez ere gazteekin”, adierazi zuen Gloria Vazquez, Parekidetasun zinegotziak, egitarauaren aurkezpenean.

Hala, datorren asteartean Transexualitatea haurtzaroan izena duen hitzaldia izango da Antoniano aretoan, 18.30ean, Chrysallis elkartearekin batera antolatuta. Hizlariak Aitzole Araneta sexologoa eta Marian Emazabel Chrysallis Euskal Herriko kidea izango dira.

Asteazkenean, berriz, Zarauzko udaletxeko balkoian eta ikastetxeetan pankartak jarriko dituzte ortzadarraren banderarekin dibertsitatea eta askatasuna irudikatuz, eta hezkidetza foroaren barruan Orio, Zumaia, Getaria, Aia eta Zarauzko ikastetxeek ekintzak egingo dituzte. Bestalde, egun berean Azul y no tan rosa pelikula ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, arratsaldeko 20.00etan, eta sarrera doakoa izango da. Film honek 2014an Iberoamerikako pelikularik onenaren Goya saria irabazi zuen eta zortzi hilabetez karteleran egon ondoren, Venezuelan 600.000 ikusle izan zituen.

Parekidetasun zinegotziak, amaitzeko, herritar guztiak animatu zituen antolatutako ekitaldietan parte hartzera. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902