Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udal udalekuetarako begiraleak behar ditu Jauzika elkarteak

2017(e)ko maiatzaren 14a, igandea - 17:35etan eguneratua

AZPEITIA – Jauzika heziketa elkarteak, Azpeitiko udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu. Interesatuek hilaren 26a baino lehen bidali dezakete beren kurrikuluma gib@azpeitia.eus helbide elektronikora. Elkarteak “begirale titulua izatea, EGA izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edota azpeitiarra izatea” baloratuko du. Informazio gehiagorako 943 157 160 telefonora deitu. – J.L. Isidro Deunaren eguna ospatuko dute bihar Arraten EIBAR – Debabarreneko bizilagunek Debemen elkarteak eskualdeko Udalen laguntzarekin antolatzen duen Isidro Deunaren eguna ospatuko dute bihar Arraten. Hasteko bertsolari eta trikitilariekin meza izango da eta horren ondoren aurreskua, hamaiketakoa, San Isidroetako XV. aizkolari txapelketa eta anaiarteko bazkaria. Bertan Juan Mari Narmaiza bertsolari zena omenduko dute. Amaitzeko, idi demak egongo dira 17.30ean. – J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902