Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierri Birzirikek ekintzak egingo ditu zabortegiaren aurka

Domingo, 14 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

GABIRIA – Birziklapenaren alde eta zabortegiaren aurka Goierri Birzirik taldeak hainbat ekintza antolatu ditu maiatzerako. Ostiralean hasi zituzten ekintzak, elkarretaratzearekin. Bigarren ekintza maiatzaren 18an, osteguna, izango da. Ordizian, Igor Meltxor ikerketa-kazetariak hitzaldia egingo du zabortegien inguruan. Azken ekintza hilaren 21ean izango da, eta protesta martxak abiatuko dituzte Lurpe isurtegiaren inguruko hiru herrietatik. Gabiriako plazatik 11.00etan abiatuko da talde bat, Mutiloako plazatik ere 11.00etan, eta amaitzeko, Ormaiztegikotik 11.30ean. Guztiek elkarrekin zabortegiaren goialdean, Lierniko bide berdea egingo dute. – M.A.

San Isidro eguna ospatuko da Goierriko hainbat herritan

SEGURA – San Isidro, baserritarren eguna ospatuko dute Goierriko hainbat herritan gaur eta bihar. Horietako bat Zerain da eta 14.00etan hasiko dute festa herri bazkariarekin, eliza-atarian. Menuari dagokionez, herriko artzainen arkumea eta Lumagorri etxaldeko oilasko-hegoak jango dituzte inguratzen direnek, Mendarteko mahastiko zotzekin egindako sutan erreta. Bestalde, Seguran, bihar 18.00etan hasiko da festa, frontoi zaharrean pilota partidekin, baina euria egiten badu, Baratzen jokatuko dira. Ordu erdi beranduago, bolatan jokatuko dute, Errebotean. Mailaka banatuko dituzte haurrak, 13-18 urte bitarteko gaztetxoak, helduak eta federatuak. 20.00etan ardoa banatuko dute, Imanol, Unai eta Iñigo trikitilariekin. Festarekin amaitzeko, herri afaria egingo dute. Mutiloan ere bihar ospatuko dute baserritarren eguna. lehenengo ekintza 12.30ean izango da, meza egongo baita Lierniko Amaren ermitan. Jarraian bazkaria egingo dute Mujika jatetxean San Isidro ospatzeko. – M.A. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902