Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jaizkibel konpainiaren inguruko erakusketa eta dokumentala

Domingo, 14 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 17:38h

PASAIA – Hondarribiko Alardeko Jaizkibel konpainia mistoaren 20. urteurrena dela eta, Antxoko kultur etxean hainbat ekitaldi daude. Gaur eta datorren larunbat eta igandean erakusketa egongo da. Ordutegia 11.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara da. Gainera, asteazkenean, Antxoko kultur etxean ere, Alardearen seme-alabak dokumentala botako da, 18.00etatik 20.00etara. – A.M.

San Ixidro Eguna ospatuko dute bihar Hernanin

HERNANI – Bihar baserritarren patroia goraipatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hernanin. Honela, 11.00etan meza egongo da San Joan Bataiatzailearen elizan. 11.30etik aurrera, bertso eskolako bertsolarien saioa izango da eta Ezkiaga pasealekuan pala partida mistoa (Aritz Murgiondo eta Amaia Irazustabarrena Ariane Arrieta eta Eneko Lujanbioren aurka) eta eskuz binakako partida egongo dira. – A.M.

‘Telmoren abenturak’ ezagutuko dituzte haurrek asteartean

USURBIL – Asteartean, Telmo Irureta eta Amaia Ruiz de Galarreta izango dira Usurbilgo udal liburutegian, (Sutegi) Telmoren abenturak kontatzen. Saioa 18.00etan hasiko da eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako haurrei zuzenduta dago. “Imajinatu zure burua puzzle bat dela. Imajinatu pieza batzuk puskatzen zaizkizula. Imajinatu ezberdina zarela. Imajinatu”, adierazi dute kontalariek. – A.M. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902