Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskualdeko enpresentzako komunitatea martxan da

Urola Kostako Udal Elkarteak sortutako ekimenaren asmoa enpresen lidergoa lantzea da

Ane Roteta - Sábado, 13 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Udal Elkarteko, Mondragon Unibertsitateko eta Edeleko ordezkariak, komunitateko parte-hartzaile batzuekin, atzoko aurkezpenean.

Udal Elkarteko, Mondragon Unibertsitateko eta Edeleko ordezkariak, komunitateko parte-hartzaile batzuekin, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Udal Elkarteko, Mondragon Unibertsitateko eta Edeleko ordezkariak, komunitateko parte-hartzaile batzuekin, atzoko aurkezpenean.

Zarautz- Urola Kostako Udal Elkarteak Epartaidetza komunitatea jarri zuen martxan atzo eta proiektuan sartuta dauden hamar enpresek lehen bilera izan baino lehen prentsaurrekoa egin zuten Udal Elkartean bertan. Atzoko aurkezpenean adierazi zutenez, proiektua eskualdeko enpresei zuzenduta egongo da eta enpresen lidergoa lantzeko komunitate irekia izango da, enpresek beren zalan-tzak argitu ahal izateko foro bat izan dezaten.

Urola Kostako Mankomunitateak, Edel erakundearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, sortu du ekimena eta pertsonen kudeaketan lidergotza duten eta erabakiak hartzen dituzten pertsonek izango dira komunitateko partaide nagusiak.

Atzo bertan ekin zioten komunitateari eta urrian amaituko da ekimena. Dena den, Olaia Sainzek, Mankomunitateko teknikariak, azaldu zuenez, “urriaren ondoren partaidetza proiektua ez da amaituko eta adituen laguntzaz komunitatea berraktibatzea ez dugu baztertzen”. “Ekimen hau iraunkorra, berria eta eraldatzailea izatea da asmoa”, gehitu zuen. Eta hori da hain zuzen ere ekimenaren helburua: denboran iraunkorra izango den komunitatea sortzea, lidergoa lantzeko eta hobetzeko.

Mondragon Unibertsitateko Nerea Lizarragak jakinarazi zuenez, zenbait ildo izango dituzte. “Espazio nagusia komunitatea bera izango da eta hilean behin elkartuko gara enpresa bakoitzeko ordezkariak beren esperientziak eta kezkak partekatzeko. Horretaz gain, formazioa ere eskainiko zaie lidergorako gaitasunak lantzeko. Bestalde, erronkatan oinarritutako hobekuntza taldeak sortuko dira parte-hartzaileen artean. Talde horiek autonomoak izango dira eta beren erronka errealak partekatu ahal izango dituzte. Honekin zera lortu nahi dugu: beren benetako erronkak direnak besteen laguntzarekin aurrera eramatea”, azaldu zuen Lizarragak.

Ekimenean parte hartzen duten enpresek prestakuntza saioak eta aholkularien laguntza izango dituzte. Dagoeneko hamar enpresa daude komunitatean, tartean Graficas Otzarreta, Eraman, Monte Albertia, Oteiza eta Yogaz. Epartaidetza komunitatea, beraz, martxan da, baina komunitate bizia izatea eta enpresa eta erakunde gehiago erakartzeko asmoa dutenez, komunitatean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete proiektuan. Horretarako, 943 890 808 telefonora deitu ala enpresa@urolakosta.eus-era idatz daiteke Olaia Sainzekin harremanetan jarrita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902