Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irrintziren Dantzari Txiki eguna eta erromeria

Bergara, Zarautz, Legazpi, Antzuola, Lazkao, Urretxu eta Zumarragako haurrek parte hartuko dute

Sábado, 13 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

zumarraga- Irrintzi dantza taldeak Dantzari Txiki eguna eta erromeria antolatu ditu biharko. Dantzari Txiki eguna urtero Ei-tzagako jaiekin batera egiten dute eta erromeria taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu dute.

Zazpi taldetako haurrak elkartuko dira bihar Zumarragan: Bergarako Dantza Eskola, Zarauzko Jalgi, Legazpiko Korosti, Urretxuko Lurra, An-tzuolako Oinarin, Lazkaoko Oin Arin eta Urretxu eta Zumarragako Irrintzi.

10.45ean elkartuko dira, geltokietako plazan. 11.30ean dantza saioak egingo dituzte Zumarragako kaleetan: Secundino Esnaola, Elizkale eta Eitzaga, hain zuzen ere. 13.00etan aurreskua eta ikurrin dantza egingo dituzte Eitzagako pilotalekuan. Arratsaldean, 16.30ean, pilotaleku horretan elkartuko dira. 17.00etan dantza saioa egingo dute, toki berean. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldiak Beloki pilotalekuan egingo dituzte.

Irrintzi dantza taldeak erromeria bat ere antolatu du. Hau ere bihar izango da: 18.00etan, Eitzagan. Aipatu bezala, erromeria hau taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu dute. Bost erromeria egingo dituzte. Biharkoa hirugarrena da. Laugarrena geltokietako jaietan egingo dute eta bosgarrena Agiñaga auzoko San Martin jaietan.

Gainera, uztailaren 14an jaialdi bat egingo dute Antxiñako Ama taldeko txistulariekin batera. Izan ere, talde honek ere 50 urte bete ditu aurten. Ekitaldi hau Zelai Arizti parkean izango da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902