Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

75 ibartarrek euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dute

|

Sábado, 13 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Ibarra- Aurre-lanketaren tartea amaituta, ekin diote Ibarran euskara sustatzeko kanpainari. Guztira, 75 herritar inguru dira atzo hasi eta maiatzaren 26ra bitarte gainerako herritarrekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dutenak.

I barra-barra euskaraz kanpainan herritar konprometituak biltzen saiatu dira, euskaraz hitz egiteko kanpainaren bi aste horietan parte hartuko dutenak. Herritar konprometituak bilatzeaz gain, herria apaintzeko saiakera ere egin da. Hala, Euskal Herria kaleanI barra-barra euskaraz margotutako murala jarri dute eta herriko farolak ere apaindu dituzte.

Bestetik, bi egunetan (maiatzaren 2 eta 4an) mahai bat jarri zen herritarrek kanpainan izena eman zezaten eta herritar ugari gerturatu ziren. Izena ematearekin, kanpainan zehar soinean eramango duten txapa bat banatu zitzaien guztiei, kanpainako bizipenak jasoko dituzten koadernoarekin batera.

Euskaldunak aktibatzea helburu duen kanpaina honetan, soinean I barra-barra euskaraz txapa dutenek, gutxienez, astebetez bere egunerokotasunean euskaraz aritzea, hau da, lanean, lagun artean, pintxo potean, bazkalosteko kafean, erosketetan... lortu nahi da. “Hau guztia modu asertibo batean, egoera deserosoak sortu gabe”, azaldu dute sustatzaileek. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902