Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragak Isidro Deuna eguna ospatuko du

Aurten Inaxi Mugika eta Moises Berra baserritarrak omenduko dituzte

Aitziber Muga - Sábado, 13 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Idi-dema Foru enparantzan.

Idi-dema Foru enparantzan.

Galería Noticia

Idi-dema Foru enparantzan.

Astigarraga- Datorren astelehenean Astigarragako Foru enparan-tza garaiko produktu azoka eta herri kiroletako pista bihurtuko da, Goldea Herri Kirol Batzordeak urtero antolatzen duen Isidro Deuna egunari esker. Festa honekin Euskal Herriko ohiturak eta baserritar munduaren xarma berreskuratu nahi dute.

Astigarraga gaur egun industriaguneei esker eta zerbitzu sektoreari esker lortzen ditu bere irabaziak. Baina garai batean lehen sektorea nagusi zen batez ere. Gaur egun ere nekazaritza-ustiategiak ere badaude landa auzoetan, gehienak familia artean eramaten direnak, eta zer esanik ez sagarrondo soroei buruz, sagardoa ekoizteko.

Baserritar munduak sortzen duen liluraz gain, lan gogor eta eskerga omendu nahi da eta horregatik urtero bi baserritarrei gorazarre egiten zaie. Aurten Martzine baserriko Inaxi Mugika eta Iriarteko Moises Berra izango dira protagonistak.

Eguna 9.30ean hasiko da Xapre trikitilariekin eta 10.00etan prozesioa aterako da. Ondoren meza egongo da eta, hau amaitzerakoan, hamaiketakoa egingo dute Gure Izarra elkartean. 12.30ean idi demak egongo dira Foru enparantzan. Bi idi pare 3.298 kiloko harriarekin arituko dira.

Goizean zehar Astigarragako Iriarte eta Martzine baserrietako animalien eta barazkien erakusketa antolatu da eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek beraien errimak eskainiko dituzte.

Amaitzeko, 14.30ean Gure Izarran bazkaria egongo da eta bi baserritarrak omenduko dituzte.

Zaharrei omenaldiaBihar ere, Astigarragan beste omenaldi bat egongo da. Izan ere, herriko 80 urtetik gorako bizilagunek egindako lana goraipatu nahi dute. Gure Izarra elkarteak Udalaren babesarekin antolatua, aurtengoa 37. edizioa izango da.

9.30ean Txirriskla taldeko txistulariek diana joko dute. 11.30ean txarangak herriko kaleak animatuko ditu. 12.45ean Txomiñenea pilotalekuan meza izango da eta ondoren Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia egongo da. Amaitzeko, 14.30ean bazkaria egongo da Gure Izarran. Bertan, opari banaketa eta Alberro anaien soinu emanaldia egongo dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902