Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gaueko 20:00etan

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian

Estatubatuarraren ezaugarriak dira sormen mugagabea eta era askotako sentsibilitate musikalak maite izatea

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 13a, larunbata - 17:28etan eguneratua

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Galería Noticia

Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian.

Bilbao 700 Fundazioak maiatzaren 17an aurkeztuko du Chris Potterren kontzertua Campos Elíseos antzokian, arratsaldeko 20:00etan. ‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren azken kontzertua Steps Ahead taldeak emango du urriaren 19an.

BILBO. Joe Lovano saxo tenorraren maisu eztabaidaezina izan genuen martxoaren 15ean eta oraingoan Chris Potter saxo-jole estatubatuarra izango da maiatzaren 17ko kontzertuko protagonista. Bere sormen mugagabeak, aldaketaren zentzu sutsuak, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontzientzia osoak eta sentsibilitate musikal anitzek eraman dute Potter artisten multzo baten ikuspegi-lerro batera, non James Moody, Jim Hall, Marian McPartland, Dave Douglas, Larry Carlton, Steely Dan eta Dave Holland nabarmentzen diren.

Steps Ahead taldeak itxiko du denboraldia. Taldea 1979an sortu zen eta fusioko jazza egiten du. Ibilbide oparo baten ondoren, hauek dira kideak: Mike Mainieri, Bill Evans eta Randy Brecker. Noizean behin biltzen dira munduko jazz jaialdirik onenen oholtzetan jazza, R&B, rocka eta fusioaren uztarketa berezia egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902