Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Urola Aitzindari’ ekimena, lan mundua euskalduntzeko

Urola Kostan martxan jarri duten ekimen pilotua aurkeztu zuten atzo

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 12a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Euskara Kontseilu, Mankomunitate, AEK, ELA eta LABeko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Euskara Kontseilu, Mankomunitate, AEK, ELA eta LABeko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Euskara Kontseilu, Mankomunitate, AEK, ELA eta LABeko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Zarautz- Urola Kostako arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzeko egitasmo pilotua jarri dute martxan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, ELAk, LABek, Urola Kostako Mankomunitateak eta AEKk. Urola Aitzindari izena eman diote proiektuari eta atzo aurkeztu zuten Zarauzko Photomuseumen.

“Hizkuntza baten normalizazio prozesuan arlo-sozioekonomikoak duen izaera estrategikoa argia da. Enpresak, langileak, bezeroak eta administrazioa dira lau zutabe nagusiak, eta guztiok batera, elkarlanean, norabide eta tempus berean lan egingo dugu Urola Kostan. Aitzindari izango da, hortaz, Gipuzkoako eskualdea, eta ondoren, beste eskualde batzuetara hedatzeko helburua dugu Aitzindaritza, eragile-tza eta elkarlana dira, beraz, ekimenaren ezaugarri nagusiak”, adierazi zuen atzo Iker Salaberriak, Euskara Kontseiluko kideak. Eta esperien- tzia pilotua martxan jartzeko Urola Kosta aukeratzea ez da kasualitatea;izan ere, Salaberriak azaldu zuenez, “eskualdeak aitzindari izateko ezaugarriak badauzka;hala nola, egoera soziolinguistikoa, euskalgintzaren elkarlana, sindikatuen indarra eta eragile guztien prestutasuna euskararen normalizazioan urrats berriak emateko”.

ELA eta LABeko ordezkariek, beren aldetik, lan munduaren euskalduntzearen garrantzia azpimarratu zuten eta euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatu zuten.

Ekimen berritzaile honetan honako enpresek hartuko dute parte: Biele SA, GKN Zumaia SA, Sammic SL, OBE Hettich, Hettich Iberia SL, KSB Itur SA, Industrias Auxiliares SAU, Panificadora Artadi SA, Indaux, Azpeitiko eta Azkoitiko zaharren egoitzak, Astigarraga Kit Line (JJ Producciones).

Kontseiluaren baitan sortutako Euskaragileak enpresa batzordea izango dute eredu eragile guztiek. Kontsumitzaileen zutabeari dagokionez, berriz, Baduzu euskal kon-tsumitzaileen kluba izango da oinarria eta ekimen horrekin herritarren ahalduntzea eta aktibatzea izango da helburu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902