Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

36 lursail eskaintzen ditu Villabonako Baratze Parkeak

Otsailaz geroztik martxan da egitasmoa eta atzo egin zuten aurkezpena Amasarako bide ondoko eremuan

2017(e)ko maiatzaren 12a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Atzoko aurkezpeneko parte-hartzaileak.

Atzoko aurkezpeneko parte-hartzaileak.

Galería Noticia

Atzoko aurkezpeneko parte-hartzaileak.

Villabona- Erabiltzaileak pasa den otsailean hasi baziren ere partzeletan lanean, atzo aurkeztu zuten Villabonako Baratze Parkea. Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko ahaleginean zabaltzen duen hamabosgarren lursaila de Villabonakoa. Guztira 36 lursail daude, 40 metro karratukoak.

Atzoko aurkezpenean Maite Izagirre Villabonako alkateak eta Mikel Insausti Kutxa Ekoguneako zuzendariak parte hartu zuten. Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskain-tzen du Villabonan. Era berean, aisialdi aktiborako topagunea izango da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatuko duen gune berdea. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera izango da, txiki zein helduen artean, naturarekiko errespetua sustatuz. Baratze Parkeko lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiliko dira: lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako izango dira, inolako etekin ekonomikorik jasotzeko aukerarik izan gabe.

Baratze eremua udalerriaren ekialdean dago kokatuta, N-I errepidearen alboko urkilandaketaren atzealdean, Amasarako bide ondoan. Parkea mendebaldera ematen duen aldapa suabe batean kokatzen da, jatorriz belardia izandako terrenotan. Lursailak urtebeteko aldirako eman dira, baina epea lau arte luzatu daiteke. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902