Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elgoibarko mendizaleen urteko festa izango da bihar

Mendi itzulia, itzulitxoa eta Finalista Egunarekin batera, haurrentzako rokodromoa egongo da

2017(e)ko maiatzaren 12a, ostirala - 06:12etan eguneratua

elgoibar- Morkaiko mendi taldeak Elgoibarko mendizaleen festa antolatu du biharko. Aurreko urteotan bezala 38 kilometroko mendi Itzulia, haur eta familien-tzako mendi itzulitxoa eta Finalista Eguna batera egingo dira. Gainera, nobedade gisa, haurrentzako rokodromo txiki bat izango da Kalegoen plazan.

Helduentzako mendi itzulia 6.00etan hasiko da plazatik eta itzulitxoa 9.00etan (10.00etan Idotorbetik). Azkenik, Finalista Eguneko dominak banatuko dituzte, 13.30ean, Kalegoen plazan.

Bestalde, egun osoan zehar Josu Merino eskalatzaileak prestatu duen rokodromoa egongo da plazan “umeek eskaladaz gozatzeko aukera izateko”. Egur Arte tailerreko haurrek margotu duten rokodromo horren bueltan umeentzako erronkak eta jolasak egingo dira, 15.00etan hasita. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902