Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Iragana, lahar eta larrosa’ antzerkia, etzi Seguran

Ikusleak Primo de Riveraren diktaduratik Gerra Zibilaren hasierara bidaiatuko dute

2017(e)ko maiatzaren 11a, osteguna - 06:11etan eguneratua

segura- Larunbat honetan Iragana, lahar eta larrosa antzerkia ikusteko aukera izango da Segurako Baratze pilotalekuan, 21.30ean hasita. Lourdes Imaz da lanaren sortzailea eta zuzendaria, baina ez da egin duen lehen lana, izan ere, iaz estreinatutako Ez dira aspaldiko kontuakere bere lana da. Herri antzerkia den heinean, hamabost herritar izango dira protagonista, eta horien artean hiru haurrak dira.

Ikuskizunaren tramak Primo de Riveraren diktaduratik Gerra Zibilaren hasierara, 1923 urtetik 1937ra eramango ditu ikusleak. Lana Goierrin kokatzen da eta orduko bi familien bizimodua azalduko dute taula gaiean. Garai haietan Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren pertsona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen. Eskubide guztiak uka-tzen zituen Primo de Riveraren diktaduratik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora igaro zen gizartea, baina, azkenean, guztia 1936ko altxamendu faxistan amaitu zen. Testuinguru orokor honen barruan, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzuekin batera, Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zuen eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu ziren aldarri bera egin zezaten. Horiek guztiak ikusteko aukera izango dute Baratze pilotalekura inguratzen direnek.

Sarrerak Udaletxean, liburutegian eta Ardixarra etxean eskuratu daitezke aurrez. Dena den, egunean bertan pilotalekuan ere erosi ahalko dira. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902