Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Musika Eskolaren ikastaroak, ekainean

Zumaian eta Oikian, besteak beste, antzerkia eta plaza dantza ikastaroak eskainiko dira

2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Zumaia- Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak hainbat ikastaro labur eskainiko ditu ekainean zehar, Zumaian bai eta Oikia auzoan ere. Oikian, guztira, lau ikastaro eskainiko dira, eta Zumaian, berriz, bi izango dira eskainiko direnak.

Hala, Oikian helduei zuzendutako fandango eta arin-arina eta musika mintzaira ikastaroak eskainiko dira. Lehenak sei orduko iraupena izango du eta astelehen arratsaldetan eskainiko da Aitor Aizpuruaren eskutik. Bigarrena, aldiz, lau ordukoa izango da eta Sofia Oria izango da irakaslea. Bestalde, txalaparta eta antzerki ikastaroak ere izango dira, oraindik egunak zehazteko dauden arren. Ander Hormazuri eta Esti Curiel izango dira irakasleak, hurrenez hurren, eta antzerki ikastaroa nerabe zein helduei zuzenduta egongo da.

Zumaian eskainiko diren ikastaroei dagokionez, plaza dantzak eta antzerkia izango dira. Bien datak oraindik zehazteko daude baina helduentzako izango dira, eta antzerkiaren ikastaroan jendaurrean hitz egiteko teknikak landuko dira, eskolatik jakinarazi dutenez. Aitor Aizpurua izango da dantza plazen irakaslea eta Zumaiako antzerki klaseak ere Esti Curiel aktore zumaiarraren eskutik eskainiko dira.

Izen-emateak maiatzaren 18tik 25era egin ahal izango dira Musika Eskolako bulegoan, 17.30etik 19.30era. Dena den, informazio gehiago nahi duenak mueszu@hotmail.com helbidera idatzi ala 943 861 183 telefonora dei dezake. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902