Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lupa erakustaldiak hamar urte bete ditu

Bihartik larunbatera arte Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean hamahiru lan proiektatuko dira

2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Errenteria- Lupa dokumental erakustaldiak bere hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten. Hamahiru filmek, arte erakusketa batek, bideo-kontzertuak eta antzerki ikuskizun batek osatuko dute edizio berezi honen programa.

Izan ere, lehengo astetik daude herriguneko hainbat establezimendutan hamabi artistek osatu duten Ez-Lekuak erakusketa eta bihar hasiko dira Mikelazulo kultur elkartean proiekzioak.

Honela, bihar, 19.00etan hasita, Lisbeth, Anatomía de una mirada, etaMothertonge dokumentalen emanaldia egongo da.

Ostiralean 18.00etan hasiko dira proiekzioakJuana, Dos sueños después, eta Rosalía lanekin. Ondoren, 20.00etatik aurrera, Desayuno con pastillas, Vai Chover, Área de descanso eta Atrezzoikusteko aukera egongo da.

Larunbatean 11.00etan hasita, prozesuan dauden lanak aurkeztuko dituzte bere egileek eta arratsaldean, 19.00etan, X film, Encore la nuit eta Una vez fuimos salvajesproiektatuko dira. 21.00etan afaria egongo da Beheko kalean (euria eginez gero Arenalean, Orereta ikastolaren arkupetan). 22.00etatik ikus-entzunezko kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da: Gartxot/Laburu eta De viaje. Ondoren, dantzaldia.

Amaitzeko, igandean Rouge Elea konpainiak Ceci est la couleur de mes rèves (Hau da nire ametsen kolorea) antzerkia eta zirkoa uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du, 19.00etan, Niessen kulturgunean. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902