Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierri, III. mundu mailako foro gastronomikoan

Zenbait gobernutako Turismo ordezkariek atzo Goierri bisitatu zuten

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Ordiziako azoka egiten den plazaren aurrean atzo bisitan izan ziren ordezkariak.

Ordiziako azoka egiten den plazaren aurrean atzo bisitan izan ziren ordezkariak.

Galería Noticia

Ordiziako azoka egiten den plazaren aurrean atzo bisitan izan ziren ordezkariak.

ordizia- Bisita berezia izan zen atzokoan Goierrin. Astelehen eta asteartean Mundu mailako III. Foro Gastronomikoa ospatu da Donostian, BCC-ren egoitzan. Hori dela eta, atzo goizerako, Foroko irakasle, ikasle eta parte hartzaileentzat bisitak antolatu zituzten Euskadiko norako gastronomiko desberdinetara, tartean, Arabar Errioxa, Donostia, Zarautz-Getaria, Sagardoaren Lurraldea eta Hondarribia. Horiez gain, geldialdia ere egin zuten Goierrin Idiazabal Lurraldea.

Eskualdeko bisitara 40 pertsona inguruko taldea etorri zen eta, besteak beste, ondorengo gobernu hauetako Turismo ordezkariak etorriko ziren: Kanada, Mexiko, Indonesia, Txipre, Belgika, Vietnam, Kenia, Errusia, Argentina, Jamaika, Grezia, Erresuma Batua, Australia, Japonia, Irlanda eta Txekiar Errepublika. “Mundu guztiko jendea etorri da”, azaldu zuen Leire Arandia D´elikatuz zentroko arduradunak: “politikoak, sukaldariak...”.

Goizean Ordiziako Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroan, D´Elikatuz-en, harrera, bideoa ikusi eta azoka egiten den plazara bisita egin zuten guztiek. Harridura sortu zuen inguratu zirenen artean azokako plazak eta askok hainbat galdera egin zizkien horren erabileraren inguruan. “Izugarria da”, nabarmendu zuen batek. Ondoren, Segurako Ondarre gaztandegira bisita egin zuten eta bertan gazta egiteko prozesua zein den ikusteko aukera izan zuten turismo ordezkariek. Eguerdian, bertako produktuekin egindako pintxo-bazkaria egin zuten Beasaingo Igartza Multzo Monumentalean, Dolarea hotelaren kanpoaldean, eta horrekin amaitu zuten bisita.

turismo sostengarriaGoierrira egingo den bisitaz aparte, eskualdeak presentzia izan zuen Foroko lehen egunean ere, 2015ean Europako Batzordeak emandako sariaren ildotik, “turismo jasangarriaren eredutzat dutelako Goierri, Euskadiko lehen eskualdea baita errekonozimendu hau duena”, azaldu zuen Niko Osinalde, Goierri Turismoko agen-tziako zuzendariak. 2017a Nazioarteko Turismo Jasangarriaren urtea izanik, gai honen bueltan antolatu da Foroa, eta eskualdearen aipamena Euskadiko turismo jasangarriaren eredu delako egin dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902