Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aritz Kortabarria eta Aitziber Ibarbia, garaile Seguran

Larunbatean Segura-Zerain mendi probaren bigarren edizioa jokatu zen eta proba motzean Gereñu segurarra gailendu zen

2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Gereñu helmugan.

Gereñu helmugan. (G. Hitza)

Galería Noticia

Gereñu helmugan.

segura- Larunbat arratsaldean jokatu zen Segura-Zerain mendi lasterketa. Bertan, Aritz Kortabarria arrasatearra izan zen azkarrena ibilbide luzean, 24,5 kilometrokoan. Lehia handiaz gozatzeko aukera izan zuten inguratu zirenek, izan ere, Juanjo Igartzabal zumarragarrarekin batera egin zuen ibilbide osoa arrasatearrak, eta amaitu ere modu berean egin zuten. Helmugara iristeko unea zirrara handikoa izan zen, bi korrikalariak haien seme-alabek lagunduta igaro zutelako lasterketaren amaiera. Kortabarriak bi ordu, bost minutu eta hogeita hamalau segundo behar izan zituen ibilbidea amaitzeko, eta zumarragarrak bost segundo gehiago. Hirugarren postuan Ugaitz Artola billabonatarra iritsi zen, ia 50 minutura.

Emakumezkoen kasuan, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen lehena eta bi minutuko aldearekin iritsi zen Elena Calvillo beasaindarra. Hirugarren postua eskuratzeko lehian ibili ziren Uxua Barandiaran zegamarra eta Raffaela Ciavola gasteiztarra, baina amaierako metro-etan Ciavolak aurre hartu zion.

etxekoa garaileProba motzean, berriz, Borja Gereñu segurarrak egin zituen azkarren 15,3 kilometroak. Ordu bat, hamalau minutu eta bost segundo behar izan zituen. Garaipena zendutako aitari eskaini zion, eta “oso gustura” agertu da emaitzarekin Gereñu. Jokin Egurbide getariarra eta Gaizka Romero legazpiarrak osatu zuten gizonezkoen podiuma.

Nerea Amilibia zarauztarra izan zen emakumezkoetan garaile (1:27:48), bigarren Igone Campos zumarragarra hiru minutura eta Janire Agirre ataundarra hirugarren, 1:36:53ko denborarekin. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902