Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lau mila botila dastatuko dira Irungo Sagardo Egunean

IrabaziakTaupadak GKEak Bolivian duen ur-hornidura proiektura joango dira

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Irungo Sagardo Egunaren aurreko edizioetako baten irudia.

Irungo Sagardo Egunaren aurreko edizioetako baten irudia.

Galería Noticia

Irungo Sagardo Egunaren aurreko edizioetako baten irudia.

irun- Gipuzkoa osoko 20 sagardotegi desberdinetako lau mila botila inguru dastatu ahal izango dira larunbata honetan, 18.00etan hasita, Urdanibia plazan egingo den Irungo XXII.Sagardo Egunean.

Ohi bezala, festa honen antola-tzaile nagusia Amazonia boliviarrean lan egiten duen Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) izango da eta laguntza emango diote Alde Zaharra-San Juan Bizilagunen Elkarteak eta inguru bereko Euskal Kirolak, Kurpil, Atsegiña, Kabigorri, Motor Elkatea, Izokinaren Kofradia, Jostailu, Rugby Elkartea, EKT, Erlaitz, Lagun Artean eta Nabartenea elkarteek, bai sagardoa zerbitzatzen bai txorizo egosizko eta bakailao tortillazko pintxoak prestatu eta banatzen.

“Sagardo Eguna hasi baino ordu erdi lehenago, 17.30ean, sei eurotan salgai jarriko dira 3.000 baso eta bakoitzarekin, hamar sagardo trago eta pintxo bat hartzeko txartelak zein jaiaren zapia ere jasoko ditu pertsona bakoitzak”, azaldu zuen Sagardo Egunaren aurkezpenean Fernando de la Hera, Taupadak GKEaren presidenteak.

De la Hera “oso eskertuta” azaldu zen Alde Zaharreko elkarteek emango duten laguntza guztiarekin, “sagardoa banatzeko boluntarioak jartzeaz aparte, 1.200 txorizo egosizko pintxo eta bakailao tortillazko beste 3.600 prestatuko baitituzte”.

Elkarte guzti hauen izenean, Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunen presidente Koldo Susperregik eta Kurpil Kirolak elkarteko Juanjo Aldakok, dei egin zuten “larunbatean Sagardo Egunaz disfrutatzera etortzeko, eta nahi eta ahal duenak ere, lanean esku bat botatzeko”.

ur edangarriaXXII. Sagardo Egun honetako diru-etekinen helburuari dagokionez, Taupadak “azken urtean Boliviako Maniqui ibaian eta Chimán etniako jendearentzat eraikitzen ari diren edateko ur-putzuen proiektura” bideratuko ditu guztiak.

“Aspaldiko zorra genuen komunitate honekin. Chimanen artean, haur jaio-berrien hilkortasuna milatik 200ekoa da, oso altua;batez ere, ura zuzenean ibaitik hartzen dutelako. Edateko ura izan dezaten 500 putzu martxan jarri nahi genituen eta kopuru hori gainditu nahi dugu”, esan zuen De la Herak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902