Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mendi Tour zirkuitoan sartuko da aurten Zarautz

Maiatzaren 18 eta 24ean ikusi ahal izango dira Bilbao Mendi Film Festivaleko proiekzioak

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 06:12etan eguneratua

‘Freedom under load’ ikus-entzunezkoaren fotograma bat.

‘Freedom under load’ ikus-entzunezkoaren fotograma bat.

Galería Noticia

‘Freedom under load’ ikus-entzunezkoaren fotograma bat.

Zarautz- Zarauzko Pagoeta Mendizale elkarteak urte asko darama-tza mendiari lotutako ikus-entzunezkoak proiektatzen, baina aurten salto handi bat eman du elkarteak. Izan ere, Mendi Tour zirkuitoan sartu dira eta Bilbao Mendi Film Festivaleko filmak ikusteko aukera izango dute zarauztarrek.

Pagoeta Mendizale Elkartea iaz pasatu zen emanaldiak zineman eskaintzera eta orain “pelikula hobeak” ikusteko aukera izango da

Martin Garatek, Pagoeta Mendizale Elkarteko lehendakariak, azaltzen duenez, iaz pasatu ziren Modelo Zinemara emanaldiak eskaintzera eta aurten aurrerapauso bat gehiago ematea erabaki dute: “Lehen lokal batean eskaintzen genituen emanaldiak eta urte askoan horrela ibili ginen arren, lagunarteko bilera baten modukoa zen. Gerora, tabernetan egitera pasatu ginen, baina iaz zinemara egin genuen saltoa. Egia esan joan den urtean arrakasta nahiko izan zuen ekimenak, zinemak beste dimentsio bat eskaintzen baitio jaialdiari eta kontua serioago hartu behar genuela pentsatu genuen”. Hala, Mendi Tourrekin jarri zen kontaktuan eta orain “pelikula askoz hobeak eta profesionalagoak” ikusteko aukera izango da.

Maiatzaren 18an eta 24ean eskainiko dira Bilbao Mendi Film Festivaleko filmeak, baina hori baino lehen beste emanaldi bat prestatu dute ostegun honetarako. Hala, guztira hiru saio izango dira ekaina hasieran Pagoeta eguna ospatu baino lehen. Ostegun honetan Eskalada basatiak Turkian izeneko proiekzioa eskainiko dute, 20.00etan Txiki Polit tabernan, eta Gorka Lertxundi zarauztarra eta Alberto Fernandez protagonistak bertan izango dira, ondoren solasaldi bat eskaintzeko. “Aurreko urteetako formatua mantenduko dugu emanaldi horretan”, zehazten du Garatek. Ondoren, maiatzaren 18 eta 24an izango da Mendi Film Festivaleko pelikulak ikusteko aukera. Bi saioak 20.00etan izango dira Modelon eta hiru euro ordaindu beharko dira. Maiatzaren 18an Annapurna III-Unclimbed, Boys in the Bugs, Crossing Home: A skier’s journey eta Akabuko Martxa eskainiko dira, eta 24ean, berriz, E.B.C. 5300m., Incognita Patagonia eta Freedom Under Load.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902