Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikasketa gela irekiko dute Legazpin

Hilaren 13tik ekainaren 25era arte egongo da zabalik, formazio zikloetan eta unibertsitatean daudenentzat

2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 06:12etan eguneratua

legazpi- Legazpiko Udalak ikasketa gela irekiko du Bikuña jauregiko areto nagusian, formazio zikloetan edo unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrentzat.

Larunbatean irekiko dute eta ekainaren 25a arte egongo da zabalik: astegunetan 8.00etatik 20.00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 9.30etik 20.00etara.

Ikasketa gela hau bakarka ikasteko gune bat da. Bi mahai handi daude eta 12 pertsonentzako tokia du. Mahai gainean entxufe bat dago ordenagailu eramangarria entxufatzeko eta wifia ere badago.

Gela hau erabili nahi dutenek, eskaera orria bete eta udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan entregatu behar dute

Bakarka ikasteko gela bat da eta, beraz, ezin da taldeko lanak egiteko erabili. Gela hau erabili nahi dutenek eskaera orria bete eta udaletxean entregatu behar dute: astelehenetik ostiralera, 7.30etik 15.00etara. Eskaera orria Udalaren webgunean eta udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkituko dute.

Eskaera orrian zer eta non ikasten ari diren azaldu behar dute. Orria entregatu bezain laster, ikasketa gela irekitzeko txartela eta araudia emango diete. Txartela doakoa eta pertsonala da. Ezin zaio beste pertsona bati utzi.

Bestalde, ikasketa gela tokia dagoenean bakarrik erabili ahal izango da eta ezin da erreserbarik egin. Bertan egonda irten beharra duenak, 30 minututan bakarrik gorde ahal izango du tokia. Txartela galduz gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo behar da sarrera baimena baliogabetzeko eta beste txartel bat ateratzeko.

Erabiltzaileek zenbait arau bete behar dituzte: isiltasuna gorde behar da, mugikorrak itzali edo isiltasunean jarri behar dira eta ezin da erre, jan edo edan.

Balorazio positiboa Egitasmo hau abenduan jarri zen martxan lehenengoz eta parte hartu zuten legazpiarrei inkesta bat pasa zieten asebetetze-maila ezagutzeko. 33 lagunek eman zuten izena eta 29k eskuratu zuten txartela. Guztiek ekimena txalotu zuten. Oraingoan, irekiera datak zehazteko, neguan ikasketa gela erabili zutenei galdetu diete. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902